Zumaia (Gipuzkoa)

Baratzea bizibide; autopistak lurrak jan zizkien

Baratzea bizibide; autopistak lurrak jan zizkien <p>Kotxerik ez zegoen eta astoarekin joaten ziren estaziora gauzak eramatera. Baserrian ganadua baino gehiago baratzea izaten zuten, gehienbat tomatea eta lekak. Ama Donostiara joaten zen saltzera. Autopistak sailik onenak hondatu zizkien. Terrenoak gutxitzean hasi zen fabrikan lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-009-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kotxerik ez zegoen eta astoarekin joaten ziren estaziora gauzak eramatera. Baserrian ganadua baino gehiago baratzea izaten zuten, gehienbat tomatea eta lekak. Ama Donostiara joaten zen saltzera. Autopistak sailik onenak hondatu zizkien. Terrenoak gutxitzean hasi zen fabrikan lanean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña hoiek hittun zeak, gure bizimouko zeak. Ta ordun hik […] automobillik-eta’re ez huan, ta basarriyan eoten giñanian-ta ta, astuakin estaziyoa jun behar izaten huan trenea, zea eamatea, jenerua eamatea.
- Bertako, Oikiyako…
- Bai. Oikiyan bahuan hor estaziyua, hor huan apeaderua. Harrea jun behar izaten giñun astuakiñ. Ama zana, ama zana Donostira juten huan.
- Donostira, e?
- Bai, gu mutil-koskorrak giñanian ta, udaan tomatia asko iten giñian, tomatia ta baina. Berdura. Gehio ganaua baiño, berdura gehio itten giñian.
- Bai, ez? Oikiyan…
- Hemen batzuk ganaua askoekin eoten hittun. Baiño hamen, gure itxian-ta ta, hamen zea gehio. Hemen…
- Baratza.
- …baratzako gauza gehio itten giñian.
- Tomatia, piperra ta…
- Bai.
- Baina.
- Baina, ta illarra ta. Hoiek danak. Geo autopistak hau… terrenuak puskau zixkiñ danak. Gui’re […] haundiya harrapau [zitxiun]. Han soro txiki bat osua. Bestiai’re pusketa haundiya ta… Haben bi dabezenak habek’e, habek’e beheko barrenak lurrian gozuenak eta onenak…
- Eta ze zian, danak baratzak? Dana oaiñ’e autopista pasatzen da, ta baratza.
- Oain autopistako hoiek baratzak […] hoiek. Ta baratza, ta lehen-leheno gariya ta’re bai.
- Gariya bai.
- Gariya ta artua ta, hoiek, babarrunak ta [in behar izaten hittun ta]. Lurrikan earrenak gure etxiak zittunak zeak jan zixkin, autopistak.
- Autopistak asko aldatu zun Oikiya?
- Bai. [Ointxe] jata ebakita geldittu huan ordun.
- Bitan.
- Ya ordun, orduan ya, hoi pasa zanian hasi niñun ni’re zeara…
- Tallarrian.
- …tallarrea lanea. Eske terrenuak zeatu hittun… Lehenotiyo ideakin gatxaben, baiño jutea, zea, tallarrea hasteko ideakin natxion. Bagitxikiun gaiñea nola zatorren, autopista nola zatorren…
- Jakinda…
- … jakinda gatxaben ordurako zea behar zala, terrenuak izorrauko zittula. Ta ya ordun zea in giñun, bukau giñun ta. Uaiñ hamentxe, uain jubilauta. Gure bizimoua pasata.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia