"Pollos Oikina" fabrikaren sorrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Oikia
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ZUM-009/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- Eta esan dezu orduan hamen, e, lehenbizikua orduan “Pollos Oikiña” izango zan?
- “Pollos Oiquina” hamen Oikiyan. Ta geo beste tallar txiki bat dao, baiña hor lau bost bat laun o ibiltzen […]. Angel Arrona hor huan beste bat.
- Eta “Oikiña” hau aspaldikua da? Noiz jarri zuen?
- “Oiquina” hau? Hau… hasi zala urte mordua izango dek. Horrek… Hau hamen in zala ta Xey… Hau hogeta hamabost urte inda eongo dek, hemen. Ta lehengo, leheno txikiya [ziyan danak] han, bere, zea, “Errota” esaten ziyan… “Errota” huan leheno. Habek, “Pollos Oiquina”ko habek, fundadore habek zian leheno “Errota”. Bai.
- Bertakuak dia?
- Bai, [Oikiya …].
- […].
- Bat hilda ziok, fundadoria bat hilda ziok eta beste anaia Zarautzan bizi dek. Ta geo hoiek hasi hittuan, ta ordun jendia, hamen bertako jendiak, e, zea, ordu batzuk eta zea, sartu ta. Ez huan… fijo-fijo ez huan izaten, baiño… Bai, ta oillaskua o ekartzen zuenian […] pixkanaka hasi hittuan hoiek, eta pixkana-pixkana-pixkana geo ugaltzen, geo ugaltzen, ta… Puf! Geo jun huan baiña geo… suerte txarra izan huan. Ta oain beste zea batek zakak.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!