Zumaia (Gipuzkoa)

"Serore-artua" eta "serore-garia" serora lanak kobratzeko

"Serore-artua" eta "serore-garia" serora lanak kobratzeko <p>Ama serora izan arren, ez zuen soldatarik izaten eta etxerik etxe ibiltzen ziren "serore-artua" eta "serore-garia" jasotzen. Abenduan egiten zen "serore-artua jasotzea"; urrutienekoek beraiek ekartzen zuten " urteko pagamentua" etxera eta hurbilenekoetara eskean joaten ziren beraiek. Garia ere jasotzen zuten abuztuan. Seroraren jornala ordaintzeko egiten zen eskea. Aitari sakristau lanak egitearren terreno pusketa bat ematen zioten lantzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-006-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama serora izan arren, ez zuen soldatarik izaten eta etxerik etxe ibiltzen ziren "serore-artua" eta "serore-garia" jasotzen. Abenduan egiten zen "serore-artua jasotzea"; urrutienekoek beraiek ekartzen zuten " urteko pagamentua" etxera eta hurbilenekoetara eskean joaten ziren beraiek. Garia ere jasotzen zuten abuztuan. Seroraren jornala ordaintzeko egiten zen eskea. Aitari sakristau lanak egitearren terreno pusketa bat ematen zioten lantzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo guk jornala, gure ama zanak ez zekan hillian azkenian jornalik, eta serore-tratuik eta, ez zuan izaten. Eta basarriyan ibiltzen giñan serore-gariya ta serore-artua izaten giñun. Orduan, artua jasotako… Gabon-aurreko bueltan iten giñun abenduan, serore-artua jasotzia. Itxez itxe, e! Urrutiyenekuak taka!, ekarriko zizuen itxea, zuzen, e!, paamentuak urteko zean. Eta inguruan zeudenak, ba, serore-eskian, esaten giñun, serore-jornala. Eta lakaia. Badakizu, kuadratu, nola… ez dakit ezautzen dezun, kuadrak. Hua artua, alia, aletutako… ra!, berdintzen zuen, ta zakura. Zenbat, ba? Hamar, dozena bat kilo itten giñunian, itxea jun ta hurrunguan beste […] ta hurrunguan beste bat. Ta gariya jasotzen zanian ere, abuztuan izaten giñan, abuztuan aurrenian o hola, gariya’re jasotzen gendun han. Serore-artua ta serore-gariya, jornalak. Eta gariyak eta ahittu zianian, kitto! Kitto! Ta geroa, oaiñ azkenengo urtetan zeoze euki behar zun, serore-jornala o. Beste iñundikan nola ez zakan elizan arduradun o zeatzeatikan, baiño, ez deu besteikan. Guk ez gendun diruikan ezautu gure amakin eleiza aldetik. Ta aittak, berriz, terreno pusketa bat eleizana ematen ziyen, baatza o artua o zeoze nahi baldin bazun, sankristau-soua o esaten ziyena, baiña ez zuan, ez zuan bestelako holako aparteko gauzikan ez gendun izaten.
- Eta orduan hori zan, serore lanaren jornala hori izaten zan?
- Bai. Ta aste erdiyan o zean bat baldin bazuen, bataion bat igual aste bukaeran o serore-sankristauak eta batzuk gonbiratu’re bai, ta beste batzuk, ba, gonbiratuen partez, patrikako’re ematen ziyen zeoze, ta bueno. Baiño, dana utzita, beayek zeatzea.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia