San Juanetako ohiturak: sua eta ate gainetako lizar-hostoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Oikia
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 29a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ZUM-006/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
- Eta beste… holan… ohiturarik eta bazan? Ba, ez dakit… San Juanetan, edo? Beste holako siniskerarik eta?
- Ez. Arbola jarriko zan, baiña ez zan urtero itten. Eta San Juan bezperako sua’re, han beti San Juan egunian itten zan, gure gazte-denpoan. Zianak eta ez zian traste zahar danak inguratzen giñun. San Juan eguna jai itten gendun, jai, eleizak jai itten zuan ta! Ta guk ere jai. Ta bazkalondotik hasten giñan, ta aurreko egunetatik inguratzen traste zaharrak. Ta dana plaza eaman ta geo han sua in, ta bueno, pesta hori itten gendun ta...
- Herri guztiya bertan elkartuta?
- Bai. Gazte-jendia, pesta usaia, bai. Hala izaten zan. Baiña bestela ez, San Juanak ez du holako zeaikan.
- Eta entzun degu beste herri batzuetan behintzat, San Juan goizian, lelengo…
- Lizarra. Lizar-ostruak jartzen zin ate-gaiñetan, kurutzia jarrita, bi ixkiñetan. Gizonak’e harrek bazekiyan jarri! Ni ezaututa nao beau’re jartzen hemen bertan ere.
- Eta hori San Juan egunian izaten zan?
- San Juan eguna, lizarrakin. Badakiye automobillak ere ibiltzen, e, lizar-ostro hoiek, e? Badakiye. Ta geo lehen esan dizuten erramua, lore-sorta hori, ta geo San Juan eguneko lizar hori ez zan elizan ta hola zeatzen. Baiño bestela, itxietan jendiak jarri bai, bere gurutziakin ta, bazekiyen. Hoiek ezautu giñuzen danak.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!