Soroak zaintzeko bedeinkazioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-006-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Oikia
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 29a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ZUM-006/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
- Eta bestela, soruak eta […] zaitzeko…
- Bedeinkaziyua?
- Bedeinkaziyua ta… kurutze batzuk eta ez zian sartzen? Nola izaten zan hori?
- Ez. Hori… kurutziak… erramua… Erramu-egunian bedeinkatzen zan erramua, ear haundiya. Eta geo hari sartzen zitzaion bere txotxakin kurutzia iten zitzaion. Ta bedeinkautako erramu hua geo baatzan o souan sartzen zan, gaixotasunak o zeatzeko. Ta geo beste bat zan Santa Krutzetako, hurrungo astelehenian, oikiyatikan juten giñan Ibiñarrieta.
- Maiatzian.
- Maiatzian. Meza izaten zan, Santa Krutzetatik, jenealian, lehenengo astelehena izaten zan. Gorniyen kontrako meza izaten zan. Eta etxe danetatikan, bakoitzetik lagun bana, errez juten zan Ibiñarrieta. Ta geo han izaten zan meza hori. Ta mezan ondoren, baserri baserriz etortzen zan apaiza akolituakin bedeinkatzen, basarriyako souak. Gariyai ta gorniya ez izateko, ta igualtsu etortzen zan, baiño. Ta geo haren aldeako, oillaskua o ollua ematen zitzaion apaiz-itxea. Pentsau zenbat gauza ezautu dittugun! Haiek danak ahittu zian!
- Eta funtzionatzen zun?
- Funtzionatu ez dakit, baiña bedeinkatzen zala, ta bedeinkaziyua eman ezkeo, hobia izango zala, ta! Oain ikusten dittugu parezidos o antzekos esaten da gaur dan egunian, ba. Baiño fedia bazan, fedia bazan. Lelen mezeta jun etxe bakoitzetikan bana, eta geo handikan bueltan, ba…
- Baiña Zestua da hori, ez?
- Zestuana da, baiño Oikiyatikan meza hara eskeintzen zan, mezakin juten giñan…
- Inguruko, hango, hango apaiza juten zan?
- Oikiyakua juten zan. Eta geo handikan dao Zumaian eo da, Azkarate basarriya. Ibiñarrietatik seittun dao, bestia Miravalles esaten zaiona, haiek dia Zumaienak, ta Oikiyako elizanak. Baiña Zumaia nola dan, Oikiya… Ta geo handikan hasten zan bedeinkatzen, goittik behera, goittik behera. Ta gaur goizin batzuk ingo zittun ta hurrungun beste aldekua, ta…
- Makiñatxo bat izango zian, ez?
- Oillasko earrakin juten zian, bai, apaiz-itxea. Dirua, dirua.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!