Zumaia (Gipuzkoa)

Antzerkiaren bilakaera herrian; antzerkiarekin lotutako herritarrak

Antzerkiaren bilakaera herrian; antzerkiarekin lotutako herritarrak <p>40ko hamarkadan hasi ziren erdarazko antzezlanak eta 60ko hamarkadan <em>Jarrai</em> taldearen sorrerarekin antzerkiaren inguruko mugimendua indartu zen. Hala ere, beraiek ez zuten aurrerabiderik izan Zumaian. Gerra aurretik ere antzezlanak egiten ziren Zumaian eta, gainera, antzezle onak omen zeuden. Antzerkiarekin lotutako herritarrak: I&ntilde;aki Beobide <em>Jarrai</em> antzerki taldearen sortzailea; Irene Ieregi, gerra aurretik antzezten ibiltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

40ko hamarkadan hasi ziren erdarazko antzezlanak eta 60ko hamarkadan Jarrai taldearen sorrerarekin antzerkiaren inguruko mugimendua indartu zen. Hala ere, beraiek ez zuten aurrerabiderik izan Zumaian. Gerra aurretik ere antzezlanak egiten ziren Zumaian eta, gainera, antzezle onak omen zeuden. Antzerkiarekin lotutako herritarrak: Iñaki Beobide Jarrai antzerki taldearen sortzailea; Irene Ieregi, gerra aurretik antzezten ibiltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mugimendu guzti hau gutxi gorabehera hirurogei, hirurogeita hamar… hirurogeian.
- Bai, hirurogei baiño leheno, antzerkixak hirurogei baiño lehenago. Oseake, gerra ondorenen, berrogeigarren hamarkadan erderazko antzerkixak, berrogeita hamargarren hamarkadak euskeraz, guk noixian behin euskeraz batzuek. Ta hirurogei hamarkadan, ba, ya, antzerkien moimento hau in nahi izan giñin…
- Jarrai eta…
- …guk, Jarrai eta hauek, hau dana. Eta orduan nahi izan giñin guk hor barruan sartu, baiña… Zumaixan ezin giñin, ta… “a tomar por culo”.
- Baiña lehenaotik be, gerra aurretik eta, orduan be bai Zumaixan eta bazeon holako…
- Bai, bai, bai. Bai, bai.
- Eta…
- Antzerkizaletasuna bai.
- Antzerkizaletasuna eta aktore eta aktriz, eta bertako…
- Bai, bai, bai, bai. Bertakuak eta gaiñea’re batzuek esaten zien, nei esan dienez, izugarri onak ziala. Near in behar bada, near ein, ta… Ez itxurak eta kristuak! Porke, aktore txarrak gaur egunian ba al dakik ze iten duen? Zinekuak eta? Tanta bota, ezta? Tanta bota malkua zeatzeko. Baiña aktore onak near in behar bada, near in behar din. Hoi da bizitzia papela, ezta? Ba hemen materiala bada, baziok, bai.
- Ta holan, aktore ezaunik edo? Zumaiarrak eta?
- Ez, ez, ez.
- Izenik edo?
- Ez. Horrela ezaguna, ba, Jarraiko zuzendari edo Jarraiko buru izan zana, Zumaiarra, Iñaki Beobide.
- Iñaki Beobide.
- Geo martxan jarri zuena, ETB martxan jarri zanen eo, hor sartu zana produktore bezela ta. Hoixen.
- Bestela ez dezu ezautzen hirurogeita hamar larogei urteko jenderik eta ibili zana Batzokixan eta…
- Batzokixan ibili zana, e, Irene Ieregi, neska koskorretan. Hark parte hartu zian, Batzokian zeatu, entsaixatu eta Zine Amaian, Zine Amaian bota zien zean, antzerki zea, obra bat, baiña bueno, zean estilua, musikal estilua, kantuakin ta horrela, ezta? Baiña geo nola gerra etorri zan, ba dana izorratu in huan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia