Zumaia (Gipuzkoa)

Iñaki Beobide eta 'Jarrai' antzerki-taldea

Iñaki Beobide eta 'Jarrai' antzerki-taldea <p>Batzokian hilero antzerki obra bat egiten zen. Gerraostean ere antzoki parrokialean jarraitu zuten antzerkiarekin, Zumaian beti egon izan da antzerkirako zaletasuna eta. I&ntilde;aki Beobide zumaiarra Donostiara joan zen bizitzera, eta <em>Jarrai</em> antzerki taldea sortu zuen bertan. Euskal gaiekin lotutako antzezlanak euskaratu egiten zituen eta arrakasta handia izaten zuten. Talde honek mugimendu handia sortu zuen, batez ere Gipuzkoan. Antzezlanak egiteko alkatearen baimena behar izaten zen, eta Zumaian antzeztu gabe geratu ziren. Bera soldadutzan zegoen garaian <em>Laratzean sua</em> antzezlana antzeztu zen Zumaian. 25 eguneko permisoa zuenez, bera ere zuzendariari lanetan laguntzen ibili zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batzokian hilero antzerki obra bat egiten zen. Gerraostean ere antzoki parrokialean jarraitu zuten antzerkiarekin, Zumaian beti egon izan da antzerkirako zaletasuna eta. Iñaki Beobide zumaiarra Donostiara joan zen bizitzera, eta Jarrai antzerki taldea sortu zuen bertan. Euskal gaiekin lotutako antzezlanak euskaratu egiten zituen eta arrakasta handia izaten zuten. Talde honek mugimendu handia sortu zuen, batez ere Gipuzkoan. Antzezlanak egiteko alkatearen baimena behar izaten zen, eta Zumaian antzeztu gabe geratu ziren. Bera soldadutzan zegoen garaian Laratzean sua antzezlana antzeztu zen Zumaian. 25 eguneko permisoa zuenez, bera ere zuzendariari lanetan laguntzen ibili zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan ziguten antzerkixa ta hamen Zumaian aspaldiko kontua dala, ez?
- Bai, zean…
- Zaletasun haundiya…
- Bai, eske batzokixan, batzokixan eiten huan ostialetan hillian behin antzerki obra bat, hillero, hillero, hillero, hillero. Baita’re kantuakin’e bai, ta Jesusen Jaiotza izena zun antzerki bat huan kantatzen zana. Uste det kanta hori Zumaian bakarrik kantatzen dala, porke beste iñun ez diñat aitu. Eta geo, gerra ta geo, gerra bukau ta geo ta beste zea honekin, luistarretan, Zentro Parrokiala o hau jarri zutenian, ba, antzerkixakin segi huan. Baiña klaro, nola ezin zan euskeraz, ba, ba erderaz, ezta? Baiña beti, Zumaixak beti euki dik antzerkirako afiziyo hori ta hori. Geo martxan, Julio, zea, Iñaki Beobide hori zumaiarra den. Iñaki Beobide Donostira jun hunan bizitzea porke hark antzerkixa hemen iten ziñan, Zumaian. Eta hura hara jun zanian, hark Jarrai antzerki taldea martxan jarri zian hark. Eta Jarrai antzerki talde hark ze iten zun? Hartu obrak Euskal Herriko arazuakin zerikusia zeukaten obrak o alemanak eo inglesak eo, ezta? Ta euskeratu eta hura eman. Eta orduan jendeak hartzen ziñan, ba, hemengo kontua bezela. Ta arrakasta, baiña, honela. Eta horren, haren, Jarraien inguruan, hemen antzerkixan moimentu haundiya sortu huan, batez ere Gipuzkuan. Bizkaian ere bai, baiña Gipuzkoan gehiago. Eta neu nola ibilita nitzan antzerkixan bai luistarretan ta geo Padres Mercedarios alu haiekin’e bai, eta orduan, ba, sartu niñun ni rollo hortan. Eta dirijitzen hasi niñun obra bat, eta ba, zeatu behar giñunian, eman behar giñunian, alkatian baimena behar izaten huan. Zeatikan orduan, ez esateatikan frankistak, ez esateatikan antzerkian kontra zeudela, euskal, euskerazko antzerkian kontra, ba, eiten ziñenan zeatu, behartu “telón de acero” bat eotia, altzairuzko teloi bat antzokia ta jendian tartian sua eon ezkeo, ba, jeisten dana, ezta? Ta hori zeiñek eukiko zin? Iñork ez. Eta lege hori esaten ziyen: “beno, telón de acero hori ba al dao?” “¿Tenéis telón de acero?” Ta, “no”. Ta ez baldin badao, “no hay autorización”. Orduan ze iten zuen alkatiak? Alkatiak iten zien beaiek beren kontura zea hartu, eantzunkizuna beaiek hartu, eta eiten ziñenan, ba, zeatu. Bueno, “nere kontura, zeuk ein antzerkia eta ni eiten naiz erantzule”. Eta Zumaiko alkatiak ez zian nahi hori in, erantzunkizun hori hartu nahi, eta izorrai, antzerkia in gabe geatu giñan. Bai, bai. Beste antzerki bat montatu hunan hemen, Zumaiko Parrokiak, guk zimitaxua deitzen diou, zuek nola deitzen diozue, zimitaxua dan zea hau?
- Bai, eliza atariyai, ez?
- Bai. Bai.
- Zimitayua.
- Zimitaxuen goian zeon lokal haundi bat. Eta han lagun kuadrilla batek montatu ziyean zea bat, antzoki bat eta han antzerki obra bat ein huan, Larratzean Sua, ta hain xuxen ni soldautzan naola. Soldautzatikan permisua euki nian hogeta bost egunekua eta nola zuzendaria laguna nun, ein niñan harei lagundu zuzentzen. Eta arrakasta haundia euki zian, bai. Bestela, beste zeikan…kultur maillan…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia