Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaiako auzoak eta mugak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Izpizua, Joxefran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zumaia, Deba eta Zestoako mugako baserriak; mugak ze ingurutan dauden. Zumaiaren lurrak. Zumaia eta Getariaren arteko muga. Zumaiako auzoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Auzo bakarrak hoiek dia, ez? San Migel… Hor Elorrixa ez da, baiña Elorrixatik Zumairako tarte horretako baserritarrak eta, hori…
- Hor baserri gutxi dia Zumaikuak, e! Bai.
- Gehienak Itziar dia?
- Ya. Gehienak Itziar dia. Ya… Bueno Pikotea izango da Zumauko azkena oker ez banao… ez dakit oso ondo, e!, hor mugan. Badakit hor´e Zestua sartzen dala.
- Eske, Arrua ya Zestua da.
- Bai, eta oker ez banao, aber, nola zan? Iparre Zumaia da, hor Jadarre gaiñean daon baserriya, karreteran bertan jarraituta, oker ez banao, hurrengo basarridxa Xarrondo Behekua Zestua da eta Xarrondo goikua ez dakit, baiña ondorengua, Endañeta, behintzat ya Deba da. Asike… eta elkarren onduan daude danak! Hoidxe danak bide batian, baiña hor Zestuak egiten du holako zea bat, gauza arraro bat Zumaia ta Deban arteko mugetan. Eta gero ya itsasoan Zumaia ta Deba, beno, ya Deba, Itziar, oso, oso urrutira dijua. Zumaiak ez det uste, hola, kosta haundia dunik. Ze, Santidxoko plaian ere, Santidxoko plaiaiño da Getaia, garai batean erridxoaiño. Eta hor izan zian historian hainbeste borroka eta eztabaida batzarretan eta hori Getaia ta Zuamaia artian, erribera hori zeiñena zan ta hori. Eta, eta gero hori, ba, Urolaren alde hontatik hasita ta Pikoteaño, ba, ez da pusketa haundidxa. Zumaia gehio barrualdea sartzen da, hori Indamendiraiño, eta garai batean Aizarnazabal´e bazan Zumaia, baiño bueno, hizkeraz beste kontu bat da. Hori diferentia da, bai. Bai, baiña auzuak hoiek. Bueno, geo Txikierdi daukazue, Txikierdi, Narrondo… Narrondo, Larrondo, aber jendiak nola esaten dun. Ze, ofizialki badirudi n-kin dala, baiña l-kin askotan aitzen da. Erridxuai´re Larrondo entzun izan det deitzen. Bai, eta gero, ba, hori, Gautxori edo Jadarre hori eta beste auzuak, bueno, estazioko auzua ta hola, baiña ya, ya Zumaian geatzen dian auzuak dia, ez?

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia