Eguberrietan eskean etxerik etxe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIO-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eguberrietan gaztetxoak eskean ibiltzen ziren. Orduan abesten zuten kanta. Urteberri egunean, berriz, zaharrak ibiltzen omen ziren eskean.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1981(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ZIO-001/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Gabon kantak
Transkripzioa
- Pues solían andar pidiendo los... los chavales, euskaraz.
- Esan euskaraz; ibiltzen ziren?
- Bai, ta... kantatzen:
Agur, agur, jendien aurrian
Berri on bat dekau
Atenzio on bat iruki beza
Nok aritu nai badu.
Ai, ai, ai, Aman(d)ria
Urri-urri laldia
Nola dukazu nanugurrian
Zeles ta lurren Jabia
(Errepikapena)
Agur, agur, jendien aurrian
Berri on ba dekau
Atenzio on bat iruki beza
Nork aritu nai badu.
Ai, ai, ai, Aman(d)ria
Urri-urri lalria
Nola dukazu narrugorrian
Zeles tarruen Jabian
Ta gero, gero erderaz:
Esta noche, Nochebuena
Noche de poco dormir
La Virgen está de parto
Y a la noche ha de parir.
Ha de parir un niñito
Blanco y rubio y colorado
Que ha de ser un pastorcito
Pa cuidar su ganao.
Y una limosnita
Por el amor de Dios.
Primero en vasco, y luego en castellano cantaban.
- Eta nondik joaten ziren haurrak?
- Emendi...
- Hemendik? herri guztitik edo?
- Bai... eskian!
- Eskean, nondik nora?
- Etxe guzitan! bai... batzuk intxorrak, sagarrak, ta... txakur txiki bat, txakur txikia... zea...
- Txanponak, dirua...
- Bai, ta ola!
- Etxe guztietan?
- Bai.
- Eta gero etxera, afaltzera?
- Ta gero, Urteberriyan? zarrak... eskatzen, eskiän, e(g)urra. Ta, fate zaken... “Amariab!” - “Zer da?” ta- “Egurtxu at!”, o sea que... una leña quería alguno, una leña pal fuego; eso el día Año Viejo.
- Zaharrak, e? eskean...
- Zarrak, zarrak, bai...
- Etxetan, e? etxez etxe...
- Bai.
- Eta Urteberrian ez zen beste kanturik? eta Errege bezperan ere ez?
- Ez.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!