Ziordia (Nafarroa)

Zerri-hiltzearen inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIO-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zerri-hiltzearen inguruko azalpenak.

Transkripzioa

- Zuk egin duzu matatxerria?
- Nola?
- Matatxerria egin duzu zuk? txerria hil...
- Bai.
- Eta kontatuko duzu, euskaraz, nola egiten den hori?
- Atatzen da txerriya...
- Nondik?
- Ukuluti!
- Ukuilutik...
- Ikuluti; geo... gizonak, ez!... txerria... matarilia, gantxo bat! sartzen du gantxua; ta geo? gantxua sartuezkeo, gizonak arrapatzen diai ankatati ta... besoti, ta botatzen dei maiara, ta geo... materilia, ori? sartzen du kutxillua, ta gero andra bat...
- Nondik sartzen dio?
- Lepotik! ta geo? andria? bildu... tzea, odola, tzea... odolkiak iteko; ta geo? erre, txerria erre, zea...
- Ileak edo biloa...
- Bai, bai, lastoakin-da ori. Geo, ur... beruaki(n), lemizi, teilaki(n), ta gero kutxilluakin kentzen da.
- Teilarekin zer egiten da?
- Tzea, kendu... dana, da geo? kutxilluakin? raspatu ondo, ta geo? kolgatu! geo tripak at(e)ra? lemizi... lepua, ba... puska bat, kendu emendik... nola esaten da ori?
- Zintzurria edo?
- Bai... paparakia, para-parakia; paparakia... kendu, ta gero ori, gaubian, danok... jaten da paparaki ori? ta... gibela, dana, familia gutzia... jan! geo kafia ta... kopak eta... fuego orduan!
- Eta gero, zer beste egiten da txerriaren haragiaz?
- Gero, urrengo egunian, partitu dana... tzea, urdaiya ta jamonak eta... gero, magrua, ura... txorizuak iteko, lukaika iteko, ta... gil-birikak, eta... aragia... txarrena, ori... iten da... zea, birikak! txorizua baindo... txarro, txarro(g)o, ta geo? txorizuak eta... ein? da geo kolgatu, sekatzeko, sukaldian!... kia iten dok, iten dia, kia pixkat... sekatzeko, ori, ta... jamonak? pues, ta... jamonak, kolgatu! sukaldian ee, danak, ta... urdeiak ere bai. Ta geo, familia guziai... –esaten da, presentia!– ematen dai... odolkia, ta geo... gibel pixkat, bildu zeakin: baria, o nola esaten da?
- Barearen ondoan, nola?
- Eztakit nola esaten da ori.
- Barearen ondoan?
- Barian onduan duka ori, zea, dana... zer da ori?... sebua bezela dok ori.
- Bilgorra edo? manteka edo?
- Mantekea bai, bai, mantekea... baia ori ez, ori dok zea bezela, orrekin bildu...
- Horrekin bildu...
- Gibël pixkat, geo... urdai pixkat, ta, familia guziai, pixkat, probatzeko, danok; familiak eta... ami-, amiguak eta danak!
- Adiskideak eta...
- Aizkiriak, bai; akabo!

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia