Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Etxeko menua

Etxeko menua <p>Lehen egunero jaten zituzten babarrun gorriak; jaietan babarrun zuriak eta noizean behin garbantzuak eta txerrikia jaten zuten. Haragia eta arraina oso gutxitan izaten zuten. Txerria hiltzen zuten etxean, baina ez zuten jakiten nola ondu eta kanpotik erosi behar izaten zuten. Ermandadeko odolkiak oso onak izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen egunero jaten zituzten babarrun gorriak; jaietan babarrun zuriak eta noizean behin garbantzuak eta txerrikia jaten zuten. Haragia eta arraina oso gutxitan izaten zuten. Txerria hiltzen zuten etxean, baina ez zuten jakiten nola ondu eta kanpotik erosi behar izaten zuten. Ermandadeko odolkiak oso onak izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba babarruna izaten genun urte guztiako, eunero-eunero babarrun gorriya, beste janik ez zan. Eunero babarrun gorriya, eta babarrun txuriya batzutan jaitako. Eta garbantzuba’re akaso eunen batian, baiña babarrun txuriya, jayian. Gaiñontzian baldin bazan txerriki zerbait o, hari sartzeko o hola, ze arrautz prejittuk ta hola...arrautza saltzeko. Diru pixka bat ekartzeatikan arrautza oso zea zan gutzako, arrautza ba jango baiña bua...ez pentzatu -hola jaten genunik. Ta gaiñontzian ezer ez, haragiya ta arraia ta hola oso oso gutxi. Behin o behin ez dizut esango zerbait [...] haragi gixatuba o zerbait, baiño oso gutxi.
- Txerria hiltzen zenuten baserrin?
- Beno bai, txerriya hil iten zan baiño...ez zan....ez gendun suerteik. Ez...o ez zekiyen zeatzen este...nola jartzen dittuen urdaiak eta, salmoredan eta jartzen dittue, danak harrikin ta gatzakin ta jarri, eta geo ateatzen dira kuratuta, ba ez zian ondo kuratzen! Ta ordun ez zan txerriya... etxekoik ez zan izaten. Oain, beti kaliaan...baserritan hiltzen zian txerrik, eta ordun handik bialtzen zittuen haren odolkik, odolki batzu o bi-hiru odolki, zerbait ola.
- Familikok eta bizi ziñaten?
-Familikuk eta familikuk ez zianak’e bai. Ordun zan basarri dana...nola izaten zan...este...kongregaziyo bat bezela o, hola danak bakoitzan beren zea...nola deitzen ziyen horri...ermandadia, ermandadia. Ermandadekuak zianak eta bueno txerrik hil itten dia holako tokitan ta ekarriko dizkiñagu hortik eta...hoixe, haik izaten zian, odolkik izaten zian.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia