Zestoa (Gipuzkoa)

18 urterekin, gerrara soldadu

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

18 urte zituela, gerra hasi zen eta soldadu joatea tokatu zitzaion: Gasteizen instrukzioak egin ostean, Somosierrara eraman zuten. Mendiko txaboletan pasa zituzten bederatzi hilabete. Guardiak egiten zituzten egunero eta su-egurra prestatzen aritzen zen beste bi euskaldunekin batera. Inguruan erdaldun jende ugari bazuten ere, ez zuten erdaraz ikasi. Emakumerik ikusi gabe denbora luzez egon beharra suertatu, eta horren inguruko anekdota bat kontatzen du. Sei urte egin zituen soldadu, 49 hilabete lehorrean, eta ondoren Ferrolgo kuartelean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero gerra erten tzun eta hemezortzi urtekin zera jun giñan, soldau. Gure kinta [jun] zan. Kinta Cuarenta. Hemezortzi urtekin.
- Hemezortzi urtekin gerrara joan zinen?
- Bueno, estraiñako Bitorira jun giñan. Bitorian instrukziuak ikesi eta gero Somosierrara. Madrilko zea hortan.
- Eta soldadu joan zinen?
- Soldau, soldau, soldau, hantxe txabola zarretan lo eiñez zeran, mendien.
- Kanpamentuetan?
- Bai. Kanpamentuek, ez, txabolak. Ordun kanpamentuik ez zan. Bueno, kanpamentuak baiña guk txabolak genduzkan, Segovian mendiyen, Somosierran. Hantxe beratzi hillebete ein giñuzen.
- Ze esperientzi? Nola pasatu zenuten?
- Gu bastante ondo egon giñan. Tiroik ez gendun izen, guardiek in ber beti. Bai ba, Madrill holaxe zeon, bertan, eta hauraxe zaitu. Soldau asko, e. Eta egurra eamaten gendun eta ondo jan eta edan eiten gendun zeatiken gu hiru euskaldunok giñen, eta egurra nola eamaten gendun, beti furrielak’e ta zerak beti jaten ondo ematen zigun guri. Beste batzuk berriz lo, baiña egurra asko erretzen zeen ba zera eiteko-ta.
- Zer egiten zenuten?
- Sua, bakizu; guk han ordun ehun eta hogei bat lagunek bazkaldu behar izeten zan eta hareako suak-eta.
-Sutako egurra?
- Bai ba. Sua kanpon edozein tokitan, gaur hamen sua, bihar beste toki baten-eta, beti zean in ber eta beti egurra preparauta. Gero gabien guardia beti. Gabien guardia in ber izaten gendun guk. Beste batzuk berriz hantxe etzanda lo igual. Hantxe egoten zien extremeñoekin eta kastillano jendie dana. Eta guk ez gendun ez erderaik ikesi eta ez ezer han. Kabo furrielak ez zun sekula, harek’e ez zun euskeraz sekula, “ardua” (...) guri. Soldautzako (...) Beratzi hillebete mendi baten ein giñuzen-ta. Askotan esate’et eta, gero ezin ba emakumeik ikusi eta ezer e mendian han, eta komandanteak eaman digu rubia bat eta geuk elkarri: “Hi hoi dek henbra ekarri diguna” egiñez soldauak alkarri. Rubia bat eaman zun-ta. Emakumia nolakua zan arrastoik’e ez eta. Soldauen sistema ba al dakizu zer dan?
- Hantxe egon behar, beharko.
- Bost urte, ia sei urte ein giñuzen guk soldau, e. Ein giñuzen berrogeta beratzi hillebete lehorrien eta gero Ferrolera jun giñen soldau. Ferrolgo kuartelin ein nitun hamalau hillabete.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia