Zestoa (Gipuzkoa)

Gerratean zebilela, ingeles eta alemanen arteko borroka

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kanariar irletan kruzero batean egon zen soldadu. Ferrolen, eguneko pezeta bat ordaintzen zieten. Ingeles eta Alemanen arteko borroka aipatzen du; hildako ugari izan zen han.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ferrolen hamalau hillabete egin zenituen?
- (...) Gero Crucero Canarias Ferrolen ein nitun nik hogeta beratzi hillebete. Hamalau hillebete Cuartel Dolores, eta gero Crucero Canarias. Han hamabost hillebete. Hogeta beratzi hillebete ein nitun nik. Bada zeozer. Morrontzan eguneko errialakin jun eta Ferrolen eguneko pezeta ematen ziun.
-Egunean pezeta?
-Bai. Jornala. Orduan jornal earra izaten zan haura. Gosiak akaatzen hantxe. Gosiak ze ete du?
-Gerrako istoriaren batzuk izango dituzu, anekdotaren batzuk.
-Istoriak? Ez dao kontau’re eitteik eta. Hildako ugari bai hor alemanak eta inglesak zera bota zebenian. Inglesak alemanai bota barkua, eta gu jun giñan hura salbatzera, gu juterako danak itota zauren. Salbabidakin, eta bi jaso ta hurrengo egunian Itziarkukin (Islandia?) aldian-edo auskalo nundik zihar ibilli giñan, mendiyak bakarrik ikusten zien eta.
-Itsasoan ez zineten ibili sekula?
-Itxasuan ba!
-Igeri-eta?
-Igeriyan nik ondo egiten nun. Itsasuan ez hainbesteraiño ibilitta baiña. Iraetan pasatzen zan lehen eta.
-Itsasuan bonbak elkarri botatzen-eta?
-Guk ez, guk ez gendun bonba bota. Inglesak eta alemanak. Hori zuen aittittek eta akaso, hori zala hirurogetaka urtiak dia, hirurogeta hamar. Ba gerra akaau zala’re guk hogei egun euki giñuzen, (...) gerra akabau zan, hogei egun bai. Zeatikan, soldautzatik jatxi eta mezan apaizak zea eman tzun eta sermoian gerra akabau da, esan ziun. Zeoze (...) esaten jardun gendun. Kapitanak etorrita bihar mendi hoiek hartu bihar dizkiu ta, elurre dana zera einde zeuren. Baiña harek bazekien zeoze, eta hurrengo egunian zer da eta herri txiki batea eaman eta gero meza eman eta gerra akaau zala. Hogei urte, ordurako einda geuden beratzi hillabete, gero kuartelin-ta ia urtebete inguru bai.
-Kapitanak eta jatorrak tokatu zitzaizkizun?
-Haiek berak nahi zeen bezela haiek. Haiek jan ondo-ta, gero asistentie eukitzen zeben eta haiek gu baiño hobeto ibiltzen zien. Jornal galanta-eta. Gu, zera. Eta gu bakarrik ez, asko, millaka soldauak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia