Zestoa (Gipuzkoa)

Eskolan Arroan eta Zestoan maristetan ibilia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan Arroan ibili zen bertako maisu batekin 6 urtera arte, ondoren Zestoan ibili zen. Doktrina izaten zuten ikasgai nagusi eta apaizak ematen zien ikasgai hori. Baserrian lan ugari izaten zuten eta ezin izaten zen eskolara egunero joan. Zestoan Maristak zituen irakasle. Maristak euskaldunak ziren eta euskaraz irakasten zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolan non ibili ziñen?
-Eskolan iñun ez. Natural-natural ezer ez. Arruan maixu zahar batekin ibilli giñan, ta gero Zestuan Maristak egon zian, baiña eskolan zea, hamabi urtekin morroe erten gendun-ta.
-Arruako eskolan ibili zinen, Arruan?
-Herriko Eskolan.
-Maisua nongoa zen?
-Maixua? Bertan bizi zien familiya, eta bera zaharra, eta bi seme bazittun eta haiek´e... Oin dala bakizu, oin dala ia larogei urte dia ta.
-Zenbat urte arte egon ziñen han Arruan?
-Gu Arruan ibilliko giñan, bost-sei urtekin jungo giñan eta gero Maristak jarri zittuenien, baiña hor denpora gutxi, orduan hamabi urtekin, bakizu, nora-nora zera in ber.
-Eskolan zer ikasten zenuten?
-Gauza gutxi. Orduan eskolan ze ikesten zan ba?
-Ze izaten zen orduan?
-Ordun dotriña izeten zan, dotriña izeten za. Gero zeoze ikesiko gendun baiña. [...]
-Dotriña maisuak berak ematen zizuten?
-Ez, ez, hori apaizana jun ber izeten zan, e. Komuniyua bestela apaizak. Etxien ahal badezue amakin dotriñie ikasi ta zeera jun ber. Bakizu, guk ez gendun izen, baserrien aitte ta lanien ibiltzen zien, baserrien lanien eta, beti etxien baten batek [...] in ber eta eskolara... Ibilli giñen baiña orduen zien dirudunak bakarrik eskolara zera eitten zebenak. Gure modukuak lanea gaztetan erten ber izeten gendun.
-Maristetan maisuak zein ziren? Zestuara etorri zinenean, nondarrak ziren?
-Ez dakit nunguak izengo zien haiek. Hola zer batekin ibiltzen zien haiek. Apaizan jantziyen ibiltzen zien. Maristak.
-Kanpotarrak ziren?
-Ez euskaldunak zien, euskeraz eiten zeben haiek.
-Ikasi erderaz egiten zenuten?
-Dana euskeraz guk. Guk ikasi al gendun ba erderaz. Soldautzan´e horrenbeste urte pasau...
-Batzuk izaten dira umetan...
-Guk beti ordun dana euskeraz; dana. Gero gerrak erten zun eta akabo gure eskolak izan zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia