Azpeitia (Gipuzkoa)

Hiletak eta apaizak

Hiletak eta apaizak Lehen ere hiletetan meza-dirua biltzen zen, eta apaizarentzat izaten zen. Norbait hiltzen zenean, gorpua bizkarrean eraman, eta elizan egoten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-060-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen ere hiletetan meza-dirua biltzen zen, eta apaizarentzat izaten zen. Norbait hiltzen zenean, gorpua bizkarrean eraman, eta elizan egoten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun'e entierrotan itten zan meza-dirue biltzea?
- Bai, mezan dirue bildu ta apaizentzako.
- Apaizantzako izaten zan?
- Apaizentzako. Bai, bai, mezan diruk eta oin'e [...] biltzen zanien ta mezak ateratzeko apaizei batzui emango zaizkitzu, ez dakit, nik batzui ematen dizkot, beste batzuk beste zeara. Baiño ordun dana apaizai. Baiño diru bitzen zebiniko zean, zakun, apaizentzako izeten zen. Ta geo etxekuk'e etxiai ematen badiyote, etxekuk'e bai, orduen mezie badakizu, mezien dirua eman in ber ta apaize... Ordun apaize egoten zan ondo, bat hil zai, diru pixkat egiteko. Nik hori esaten nun, apaizek ondo bizi ziala
hemen eliza bertan zenuen e?
- Bai, hementxen bertan. Hementxe entiarrue eta kanpo santu bertan dago goyen.
- Baten bat hiltzen zanen gorpue nun egoten zan?
- Elizen. Mahai baten gaiñien, igual-igual, oaindik egoten zan bezelaxe igual-igual. Bai, bai, ondun igual-igual.
- Gorpue gaur bezela, bizkarren eramaten zan?
- Bai, bai, bizkarrin, bai, bai, bizkarrien ekarri mendiz eta [...] zean, bizkarrez.
- Oiñez ekartzen zan?
- Oiñez, bai bai, lau lagun etortzen zien ta laurok hor. Ta gero kanpo santun halaxe eramaten zeben
kanpo santue nun zan hemen?
- Hamentxe hortxe goyen dago, bistan dago, kamiyotik bistan dago.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia