Zestoa (Gipuzkoa)

Azpeitian jaio eta lau urterekin Iraetara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1919an jaio zen Loiolako Bizkiturri baserrian. Ama Bizkiturrikoa zuen eta aita Agerrekoa, loiolarrak biak. Lau urte zituela Iraetako Antonenea baserrira joan ziren bizitzera, Kamineronekoa ezizenez ezaguna. 11 senidetan bigarrena zen Tiburtzio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izen-abizenak ematen badizkidazu.
- Tiburtzio Lopetegi Zabaleta.
- Noiz jaio zinen, ze urtetan?
- Ba etorriko’ye datorren hillen aurrenien larogeta hamar... hemeretziyen, hemeretziyen izengo giñen jaiyuak gu.
- Hemeretzian?
- Bai. “Mil nuevesientas (dieci)nueve”. Larogeta hamar (...) hemendik hogei egun barru, hillen aurrenian.
- Ze hilabetetan jaio zinen?
- “Primero de abril”.
- Gerra (akabau zanian) hogei urte, gerra akabau zanian. Hamen (geunden) gu soldau gerran.
- Jaio nun egin zinen, hemen bertan?
- Ez, Loiolako Bizkiturrin. Baserriyan izena. Hantxe erreka-zuloan, zera bado ba, taberna hori, oiñ saldu in due, Uranga Taberna. Haretxen ondo-onduan jaiotakuak gea gu. Handik alde ein gendun lau urte giñuzela alde ein gendun hortiken.
- Hangoa zer zenuen, aita edo baten bat?
- Ez, ama hangua, baiña bakizu orduan jesuitak-eta zien, eta jesuitak ze in tzuen, terrenuak eta danak-eta. Hor Iraetan baserriya librau ein zala ta gure aitta zana ta horrea zea ein giñan.
- Aita nongoa zenuen?
- Agerrekua, Loiolako Agerrekua, Agerreaundi.
- Aita ere Loiolakua zan?
- Ama Loiolako Bixkiturrikua, aita Agerrekua.
- Loiloakoa?
- Bai, hantxe gain-gaiñian. (...)
- Eta orduan lau urterekin Iraetara etorri zineten?
- Bai, bai, Iraetara, lau urte giñutzela.
- Baserriren batera?
- Kamiñerokua. Bueno, etxe horrek ditu izen asko. Baakizu zer dun? Hor lehen emen tzan Kamiñerokuan kamiñerua gizona eta orduan multak-eta izeten zien, karreteruak-eta asko, eta ardua emateagatikan zeratu emen tzion, libre laga, eta “Ardo” izena ipini. Eta gure aittite zanai, berriz, aman aittei, Loiolan jesuitakin nola hazi zan, “Patroia” berriz hari. Eta etxiak berez izena du Antonenea. Antonenea du, baiña iñok ez du ezautu izen hori, Kamiñeronekuakin beti. Horrea (jundakuak?) gea gu.
- Zenbat anai-arreba zineten?
- Gu asko. Ikaragarria botako dizut, e. Hogeta bost hillebete barrun gure amak izan zitun lau mutill. Hogeta bost hillebete barrun. Gu bixkiak, eta hurrenguek’e bixkiak, haiek’e mutillak. Haiek hemen bizi izan balie larogeta sei urte. (...)
- Zenbat anai-arreba?
- Zortzi anaia ta hiru arreba. Hamaika.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia