Etxerako itzulera gogorra; kalean lo egin beharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: ZES-042/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ta ordun Laredon zenbat denbora in zenduen?
- Ez, ezer ez. Geldittu ta jun. Ta gero Riañoa, ta han pasau giñuzen beste…
- Riañon, zenbat?
- Hori ba, bi hillabete t’erdi eo… eon zaitte, hori, eon, kalkulau gutxi gorabera e? Gutxi gorabera. Febreruan hemendik jun giñan, Durangon eon giñan, bi hillabete o horrela, gero Algorta beste bi hillebete t’erdi, lau hillebete, eta gero Riañon, ta etorri giñen atzea setiembrian. Zazpi hillabete, danea zazpi hillabete. Eta etorri giñan “nómadas, pero nómadas bien eh?”
- Eta atzea, buelta noiz in ziñaten?
- Hoixe esatea nijuan. Hoixe esatea nijuan. Lehenbiziko tramua ez dakit nola in gendun. Gero oiñez, baiña pilluak e? Ez gu bakarrik e? Andre ta ume! Klaro, atzea bueltan bagentozen, bakoitza bere... Lekeitiokuekin eta juntau giñan e? Hor, zean, Riañon ta Lekeitiokuekin. Ta klaro, aurrea ta aurrea ta aurrea ta aurrea, ta haraiño jun giñanian “no hay más” esan gendun, ez guaz geyo aurrea. Eta anaya soldadu gendukan, eta haiek’e Asturiaseaiño jun emen zian. Eta handik aurrea juteik ez. Ez ziyoen utzi. Itxura, zeak zeuden tropak, beste aldeko tropak. Ta prisionero in zittuen, eta kanpo... Kastron uste det egon ziala, kanpo konzentraziyuan eo, baiña millakak e? Kanpo, zean. Eta ba gu ez dakit nola etorriko giñan, ni Laredoko kalian lo inda nao. Ta ni bezela beste milla.
- Beharko?
- Beharko. Eta hurrengo goizian “pies, pa qué te quiero?” berriz’e segi. Laredon beittu gendun ia aber anaya han ete zeon. Bueno, barkatu, Santandertik alde honta, Laredo lenuo dao? Ala Kastro dao lenuo? Laredo eongo da. Hamendik Bilbotik haruntz Kastro eongo da lenuo Laredo baiño? Bueno, beittu gendun, ta han ez zeon. Gero Kastroa jun giñan berriz’e, “haciendo piernas”, jun giñan Kastroaiño. Ez dakit zenbat kilometro in giñuzen egunian eo...
- Mordo bat bai, ingo zittuzuen!
- Ez dakit. Eta gero behintzat Kastron, eta hainbeste zea zauren, este este, refu... este, oaintxe esan dizut ba, prisionero! Ta italianuak haiek zaitzen. “Gusta macarron?” guri. Gosia... baita guk harriya’re bai. “Sí!”. Makarroia ematen zigun, aizu. Haiek bai mutillak, orduan, momentu hartan behintzat. Anaya billau gendun, han zeon, ta harekin behintzat eon giñan, ta gero ez dakit. Gero akordatzen naiz Bilbotik honea...
- Joe, zea izango zan e? Anaye billatu zenduen...
- Bai, eta gero behintzat Bilbotik honea uste det trenian etorri giñala. Hori seguru ez dakit, hori ez dakit, hori ez dakit.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!