Berastegi (Gipuzkoa)

Etxea egiteko komeriak

Etxea egiteko komeriak <p>Neskarekin hasitakoan, etxerik ez zuten. Zer egin zuten etxea egiteko kontatzen du: anaiarekin batera diru-laguntza eskatu, eta etxea egin zuten familiaren lurretan; Donostiako arkitektoa ekarri zuten, eta beraiek atera zituzten zimenduak. Jendea esamesaka ibili zen etxea egin bitartean. Kontratista Leitzan topatu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskarekin hasitakoan, etxerik ez zuten. Zer egin zuten etxea egiteko kontatzen du: anaiarekin batera diru-laguntza eskatu, eta etxea egin zuten familiaren lurretan; Donostiako arkitektoa ekarri zuten, eta beraiek atera zituzten zimenduak. Jendea esamesaka ibili zen etxea egin bitartean. Kontratista Leitzan topatu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo baakizu neskakin hasi nintzen, ta etxerik ez gendun. Hau gue terrenoa zan, baserrikoa, baiño baserri nola zan maiorazkoentzako dena. Gu ezer ez gendun. Ta terreno puska hau hartu gendun etxea egiteko. Bi anaiak, gazteenak eta nik. Etxea eitten hasi ginen, bueno etxea itteko idean hasi giñen ta hor beste etxe bat bazegoan, saltzeko atera zun ta ehun ta hamar mille pezta eskatu zizkigun ta esan [du] pisu txar hau bakarra ta ehun ta hamar mille pezta ta bi anaiak hitz egin [genun] ta etxe bat zeatik ez degu itten, Berastegin etxek itten ez gendun guk behin´e ikusi, inor´e. Lehendabizikoa herrín, gue gogoan nintzana hau da “el año sesenta y dos” ein gendun. Hala hasi giñen, handik eta hemendik eta nolabait´e ta paper baten leitu nun nik “que había subvenciones”.
- Etxeak itteko.
- Etxeak itteko ta paperak ein giñun, ta kobratu gendun, kobratu ere ein gendun: “Sesenta mil pesetas”, “a treinta cada piso”. Ta ordun etxea eitten hasi giñenen, jende guztia hitz eitten, “horii dirua zeiñek emango zien etxia itteko?”. Familiarrak-eta okerrenak, ta hola, ta bintzat hasi giñen gero zimentuk-eta ateratzen, arkitekto bat Donostiakoa ekarri gendun. Ez dakit Donostiara zertara joan giñen, bintzat Donostiako arkitekto bat ekarri gendun. Planoak in zizkigun ta bi anaiak hementxe planoak jarri bazterren, neurtu ta bueno hementxe in beharko diagu hau aurreaxego hau horraxeo, honaxeo, haraxeo… Zimentuk ateratzen atxurrakin ta palakin, ez zan kutxaraik, hemen bintzat, ta zimentuk ateratzen-ta hasi giñen ta hemen taberna zegon bertan amistade haundia nuen nik, bueno amistade denakin, baiño Benardo zan horko taberneroa ta etorri zan, ta beste batekin etorri zan zea bestea don Martiñeneko Pedro, hoi herriko hoi´e ayuntamentun zerbait e bazun hor, Kajero edo zerbait, bik etorri zien ta esan zigun: “Ze hasi zeate?”. “Ba etxe koskor bat eingo ote degun”. Ta hola ta esan zidan Benardo horrek esan zidan: “Tabernan zeuen ta jende guztia hitz itten ari dek zuengatik ta aber ze eitera zoazten, konejera edo zulo zikin batzuk itten ari zaretela-ta” handik eta hemendik. Eta esan nion: “Bueno, nik ez dakit zuloak edo ze izango diren, zuloa ahal dana egiten ari gara, baiño neurrik hok dauzke etxek”.
- Zimentuak.
- Hori ba! “Neurrik ta arkitektuk ein dittu, geure kasan ez gera ari” esan nion. Hala hartu zittun datuk ta joan zan etxera, ta handik bealaxe etorri zan ta esan zidan: “Segi, ez iñori kasurik in, gure etxen neurrik zeuzkek, honek dittu “nueve y medio por once y medio””, ia ia ehun metro, etxea, nahiko etxea. “Segi!”, esan zidan “ateako dek etxea, bai” ta hola. […] Dirua zeinek emango zigun ta iñork ez zigun laguntzen, baiño hitz egiteko nahikoak ziren. Geo kontratistan bat edo baten bat billatu ein ber, kontratista bat billatu gendun, hemen ari zana lanean, etxe bat erre ein zan ta anai ziren kontratista hoiek, Leitzekok, ta joan nintzen ta hitz in gendun, ba tratu egin gendun ta etxea ittea.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia