Zestoa (Gipuzkoa)

Kantabrian egon zireneko bizimodua

Kantabrian egon zireneko bizimodua Laredon autobusetan sartu, eta Santanderko herrixka bateko baserri batera. Etxe hartan familia bat bizi zen, ganadu eta landare-lanetatik bizi ziren. Arreba bat beste etxe batera eraman zuten handik gertuan, eta elkar ikusten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Laredon autobusetan sartu, eta Santanderko herrixka bateko baserri batera. Etxe hartan familia bat bizi zen, ganadu eta landare-lanetatik bizi ziren. Arreba bat beste etxe batera eraman zuten handik gertuan, eta elkar ikusten zuten.

Transkripzioa

- Ta Laredon? Nun aterrizatu zenduen han?
- Laredon…
- Nun? Noa eaman zizuen?
- Hartu, eman giñuzen zean, autobusetan hartu eta nunbaittea, ba al dakizu zer dan nunbaittea? Nunbaittea, kristo ez dakit aillauko zan toki harta. Erderaz esaten dana, aldea bat e? Santarderko zea batea, Riaño, ez Asturiaskua e? Santanderren bazan, eongo da, zea, herri txikin bat izengo zan. Nik ez naiz geyegi akordatzen, baiña, Riaño, baserri batian. Baserri bat, baiña…
- Baserri bat?
- Bai, baiña beak zian zeak, este, “pasiegos no eran”, ez naiz akordatzen oin izena nola esaten ziyoen. Beak juten zien itxura etxetikan mendira belarra, been negoziyo eta ganauak eo mendiyan zeuzken. Ta guk gelditzen giñan astian, astian aste bat egun batzuetan bakarrikan, etxian, gure ama ta gu. Ta beok etxekoandria, han etxekoandria, ta hiru-lau mutikoxkor bat zittuen, ta haiek juten zian mendira been belarrak eo negoziyuak eo ganauak eo ez dakit zer zauzken. Ez dakit zer zauzken.
- Baiña zuek etxe harta, zenen bidez jun ziñaten o? Hauntzaxea eraman zizuen ta bale o?
- Ez, gobiernuak edo, gu, esaten dizut ba, baten batek agintzen zigun ta…
- Hoi da.
- Ta zuek hairi laguntzen aitzen ziñaten han?
- Herri, herri… guk? Lagundu ez.
- Ez? Ez zenien…?
- Guk, guk aillatzen giñan tokita, baten batek herriko herriko jauntxuak, baten batek bazakiyen gu aillatu ber gendula, refugiau pillua, pillua.
- Ta haiek bialtzen zizuen ze etxeta jun?
- Bai, eta gu jun giñan etxe horta, ta gure ahizpa ta izeko ta beste etxe batea. Ahizpa ezkondua e? Bere, ta bi ume txikikin. Esan dizut ba, bixkiyak izan zittula? Eta bat hantxe hil zitzaion lau hillabetekin.
- Eta alkar ikusten zenduen?
- Bai, bai, bai, urrian geunden, urrian geunden. Baiña ni artian “convaleciente” esaten da ba?
- Gaixo hartan?
- Gaixo? Gaixo, gure ama gaixua. Han baiño, han aiña arrautz, eta han aiña esne ez det edan! Baiña, on eingo zian, oindikan bizi naiz ta.
- Ta ze jaten zenduen?
- Hoixe! Nik hoixe.
- Arrautza ta…?
- Han neuk, nik neuk, nei amak, bai ba, ahula neon ni, gaixua neon, eta alimentatzeko beste gauza geyegi ez zan eongo, eta arroz kon letxe in, arroza ta esnia bazeon nahikua, porke ganadeiyak eta zea. Oin, nola hartzen gendun, pagauta, zenbat pagatzen gendun eo… hori ez naiz akordatzen e? Ez, ez nundik ekartzen zuen, dendan batetik… hori ez naiz akordatzen. Baiña, arroz kon letxe eta zea arrautza, arrautza natilla eo hola inda… bueno, haretxek salbau ninddun ni e?
- Eta, zeaik, botikaik eta ez zenduen?
- Ez. Ospitalian hartzen nun baiña… ospitalian ematen zien zeoze… akordatzen naizela uste det selukumil ematen ziela. Ta beste oin bezela botika, buruko miña daukaula ta pastilla?

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia