Zestoa (Gipuzkoa)

Getxotik irtetean, arropak galdu zizkieten

Getxotik irtetean, arropak galdu zizkieten Mairuak zetozela-eta ospitaletik atera zirenean, Getxoko portuan barkura sartu eta Laredora eraman zituzten, soinean zuten arropa soilik utziaz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mairuak zetozela-eta ospitaletik atera zirenean, Getxoko portuan barkura sartu eta Laredora eraman zituzten, soinean zuten arropa soilik utziaz.

Transkripzioa

- Bueno, bazatozten ba, etorri ber zuen hoiek, eta artien erten in ber gendun ba nunbaittea, kasuen. Eta Getxon geunden gu, oain Getxo, Algorta, baiña Getxo. Neguri. Ta ez dakit nun egongo dan han, puertua eongo zan, puertua egongo zan. Sartu giñuzen danok ume ta andre pillo bat, zean, en gasolinderas edo zea hoitakuan, txukutxukutxukutxuku juten dien hoitakuan. Ta lau prenda eukiko, lau erropa eukiko giñuzen, lotuta hola, izeten dia ba, toreruak eta ibiltzen due ba zea, paiñuelo haundi batian hola lotuta, halako bat, idea daukat, ez dakit asko, baiña idea daukat, hala zialakuk gure lau arropa haiek. Guk hamen sartu ber gendun ta dzenda! Ta beste gasolinera batea gure erropak, eta haiek Santurtzin ta gu Laredon.
- Banatu in zizuen?
- Klaro. Haiek guk jun ber gendun ontziyan eaman bazittun, guk hurrungo egunian ze jantzi bagendukan. Baiña sondiñen genezkan erropakin bakarrik gelditu giñan.
- Baiña zuek danok, danok batea.
- Bai,
- Erropa bialdu arren, zuek danak batea.
- Bai, anai-arrebak bai. Anaya ordurako soldadu! Soldadu edo militarrak hartu zuen, ta hor zabillen.
- Oseake soiñean zeukazuenakin bakarrik utzi zizuen?
- Soiñen gendukanakin bakarrik. Nere aurreko mutilla… oin bizi da, oaintxen, ointxen in ber ditu datorren astian hogeita bostian in ber dittu larogeita beatzi urte. Nere ahizpak. Haura bizi da Ermuan. Biyok bakarrik bizi gea oin. Sei giñan. Eta haura, ni baiño aurreagoko mutilla, bi urte zaharragua zana, ni, eta bestiak koxkorritua, ni baiño gaztiagua zana. Ta ama. Gu danok toki batea jun giñan, baiña erropak beste nunbaittea. Por ahí.
- Eta zuek noa jun ziñaten?
- Laredoa.
- Laredoa?
- Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia