Zestoa (Gipuzkoa)

"Gorrien" diruak baliorik ez

"Gorrien" diruak baliorik ez <p>"Gorriek" beraien diru propioa atera zuten eta Matilde eta sendikoak etxera bueltatu zirenean diru hark Euskal Herrian ez zuen baliorik, beraz, ezer gabe zeuden. Ezagun batek dirua eman zion Matilderen amari. Orduko dirua nolakoa zen deskribatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Gorriek" beraien diru propioa atera zuten eta Matilde eta sendikoak etxera bueltatu zirenean diru hark Euskal Herrian ez zuen baliorik, beraz, ezer gabe zeuden. Ezagun batek dirua eman zion Matilderen amari. Orduko dirua nolakoa zen deskribatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta beste gauza bat, lau pezeta eongo zian, baiña haiek Euskadiko diruak zian, porke zuk ez dakizu, jakin, igual ez dezu jakingo, baiña Euskadik Euskadi Euskadi aldekuak, esan daiun nazionalistak eo zeak, been dirua atea zuen, been zonako euskal euskal... gorriyak esan daigun bizi zian aldeko zonakuak been dirua atera zuen. Ta alde honta etorrita, harek ez zun baliyo. “Y qué?” Eta baten batek eman emen ziyon gure amai ez dakit zenbat, hamar euro eo... asko da ba hamar euro, baiña... ordurako e? Gaiñea, idea, idea daukat [...] zuan soldadu bea, baiña nola oain esan deu Juan Jose Urrutia? Horren aittak. Horren aittak eman ziyola uste det, eskuetan ber gendun zeoze ta, Euskadiko dirua bai, baiña ez zun baliyo hamen! Ta holakotxe istoriyak, holakotxe istoriyak.
- Ze diru izaten zan ordun?
- Iguala. Txanpona e? Zea, baiña oin jarriko bagenduke Franco, o Francon alden, eta Erregian irudiyak eta, badaure ba? Ba orduan ez dakit ba zein izengo zan, Sabino Arana eo... eo gobiernuko, Euskadiko gobiernua, eo holako zea irudi, baiña hura zan Euskadikua. Ta gero beste zuriyentzako ez zun baliyo harek.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia