Ekainetik irailera egunero 2 pezetan zinea
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:03:48
- Erref: ZES-033/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
-Lehenago aipatu duzu zinea. Zinera joateko ohitura bazenuen orduan?
-Izugarriya.
-Zenbat urtekin hasita?
-Ba nik txiki-txikitatik ezautu det zinia, eta ia behin hamasei-hamazazpi urte ezkeo. Eta geo, asko esatia izango da eta grabauta uztia gaiñea ondo dago, ez det uste beste herririk izango danikan iñun, asko esatia izango da, e, baiña Zestuan hasi ekaiñean, maietzian, bai hori da, "junio", San Pedrotatik hasi eta Zestuko festak iraillean hamarrera bitartian, egunero botatzen zan pelikula, baiña egunero diferentia. Udaran. Egunero, egunero botatzen zan, zazpiretan eta hamarretan bi sesio, zazpiretan eta hamarretan, eta hasi ekaiñan azkenian San Pedro hurrengo egunetikan, eta setienbrian hamarra bitartian egunero-egunero-egunero botatzen zan, egunero-egunero pelikula diferentia. Egunero.
-Pelikulak hoiek erderaz?
-Honbre, klaro! Erderaz, hori dudikan’e. Eta nik gordeta baauzkat gaiñea orduko programaziyuak eta. Egunero botatzen zan, udaran, e. Eta neguan zapatu ta jaian. Zinia Zestuan izanda...
-Nola zuen izena zineak?
-Cine Elizondo.
-Elizondo?
-Elizondo.
-Frontoian esan dezuna?
-Frontoia berritu egin zan eta zine bezela jarri zan.
-Baiña aurretik?
-Aurretik frontoia zan eta frontoian izara botatzen zan eta jaietan botatzen zan pelikula. Eta neguan "sesión infantil" bat izaten zan eta zaharrantzako’re bai, bi pelikula botatzen zien. Baiña egunero-egunero, eta ni hamazazpi urte ezkeo ez zan izango udaran egunikan zinia ikusi gabe geldituko nintzanikan.
-Udaran joaten zinen?
-Udaran juten nintzan, gure etxian ez zeon diruik baiña neretzako... nik zinia ikusi det beti, beti. Eta hirurogeta lauan, hirurogeta hiruan nobienbrian antolau genun lehenbiziko aldiz forum saiuak eta gaiñera euskeraz, neu tartian nintzala, soldautzara jun nintzan urtian, eta geroztikan ba larogeita hamaika urte arte-edo forumak eta gero Zestuko topaketak eta bueno, hor historia haundi bat dao. Eta lehenbizi bota zan pelikula ere gogouan daukat: "Cuatro en un Jeep" bota zan.
-Ze tipotako pelikulak izaten ziren?
-De todo. Oestekuak gehienak, eta pelikulak danetikan, pentsauko dezu, larogeta hamar pelikula botatzen bazien hiru hillabetian ba “allí había de todo. De 3, 3R”. Bueno, 3Rtik gorakuekin elizara jo behar zan-ta ez zan botatzen. Bueno, hor anekdota asko daure "que no vienen a cuento", baiña bueno. Baiña zinia bai, Zestuan zinia izan da...
-Zineko entrada zenbat diru zan?
-Ba orduan mutil-koskorrak bi pezta pagatzen gendun; bi pezta, bi pezta t´erdi-edo; gero hemeretzi-hogei urte eta hor ba bost pezta, ta gero hamar pezta-ta. Baiña nik hortan suertia euki nun. Nik pelota ta zinia hoiek ez zian... Eta jaietan arratsaldian juten giñen Azpeitira lauretako trenian, bostetan pelikula ikusi eta gabian hemen.
-Azpeitira joaten zineten?
-Azpeitira jaietan, bueno, hori ez hamabost urtekin, baiña ia hemezortzi-hemeretzi-hogei urtekin-ta ba... Bi zine zien. Eta gero Zumaira’re bai, Zumaira asko juten giñen, Zumaian hiru zine ezautu dittut nik. Oin bakarra dao, ez dakit batek funzionatzen dun. Zestuan ere itxi zan-ta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!