Antzuola (Gipuzkoa)

Zinera Bergarara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zinera Bergarara. Lehenengo kafea hartzen zuten eta ondoren zinera. Antzuolara oinez itzultzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zinera-ta juten ziñaten?
- Bai, zinera beti. Jaiero[-jaiero] juaten giñan, oiñez. Orduan ez zeuan [komodidadeik] eta etorri be oiñez ein bihar.
- Nora juten ziñaten?
- Zinera.
- Bai, baiña nora? Bergarara, Zumarragara...?
- Bergarara. Bergarara, hemen ez zeuan zineik eta. Anbrosionera.
- Beti Bergarara?
- Beti Bergarara.
- Ta jente asko juten zan zinera-ta?
- E?
- Jente asko juten zan?
- Bai, dana betetzen genduan. Dana.
- Autobusik-eta bazeuan lehen?
- Lehenengo juten giñan Amerikanuanera. Han kafia hartzen giñuan, ta ordua zanian, zinera juten giñan. Ta [hango...] akabautakuan, taka-taka Antzuolara oiñez. Orduan ez zeuan holako komodidadeik.
- Jente asko juten zan Antzuolatik Bergarara?
- Asko ez. Hamarren bat. [Lehelengo Amerikanuanera] juten giñan ta Amerikanuanian kafia hartzen giñuan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia