Umetako jolasak; pilota gustukoen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ZES-033/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
-Umetan ze jolas izaten ziren?
-Pelotan. Fubolik ez zeon ta ba pelotan. Gero ba frontoian, fubolian baiña pelotan, hemengo deportia pelota zan. Gero zaharrauak ba kanpeonato playerotan Zumaian-ta jokatzen zuen, guk’e bai eskolatik ertendakuan jokauko gendun, baiña hemen bakarrik pelota zan. Eta azkenengo urtetan berrogeta hamazazpian balonzestoko pista bat jarri zuen. Hura’re ezda-baidakua izan zan, baiña ez zuan zerik. Hemen pelotan. Hemen beste deporteik ez zeon.
-Zeuen kaxa eta bazenuten pelotako maixuren bat?
-Eez! Maixoa nola izango zan ba. Geure kaxa. Kanpeonatuak eta eskolakuak organizatzen zian baiña ez, geure kasa.
-Ez zegoen pelotako entrenadoreren bat?
-Ez, hoiyek gero, hoiyek berriak dia.
-Pelotan frontoian ibiltzen zineten?
-Bai, kolejiuan bertan frontoi txiki bat zan. Eta gero beste bat hemen Gurutziagan dagona, Frontón Gurutzeaga. Oin dala gutxi, milla beratzirehun ta seian, ehun urte bete zittun, milla beratzirehun ta seikua zan frontoi hori. Eta hemen udaran-ta partiduak korredoriekin-ta jokatzen zian eta galtza zuriekin-ta. Udaran, udaran San Pedrotatik hasi eta festak pasau arte egunero izaten zan partido pelota. Udaran, beraneo, kanpotarren etortzen zien garai hortakua. Baiña hori geroko kontua da. Bueno, orduan’e jokatzen zan, baiña guk jokatzen gendun frontoi txikiyan, eta frontoi atzian. Ondikan’e jokatze’a.
-Futbolean?
-Fubolian ez zan orduan jokatzen. Bazien kanpuan-ta zarrak jokatzen zuenak, (...) zien hemen Azpeitiyan-ta jokautakuak eta terzeran jokautakuak-eta, baiña hemen bertakoikan hemen pelota zan guk ezautu deuna.
-Eta bestelako jolasak? Kaniketan-edo?
-A!, hoiek bai, betikuak, kaniketan-ta, txirrindukin-ta.
-Zerekin?
-Nola da hori, errueda bat.
-Nola esan dezu?
-Txirrindu..., nola esaten zakon, txirrintxa-edo..., hola burni batekin eamaten zana. Hori azaltzen da pelikulan, sekula ein detan parreik haundiña orduantxe ein nuan, Pedro Armendarizek rodau zuan ikazkiñena, nola zan hua, famosua, ikazkiñena. Este, nere burua, zahartu ein gea. Hor azaltzen zan jolasian mutil-koskorrak txirrindu batekin-ta kalian-ta.
-Eta tabatan-edo, puxtarriak-edo, ez dakit nola deitzen diozuen, ardi...
-Bai, hoiekin’e bai, holako (...I txiki batzukin, jolasten gendun baiña... Ni neu beti pelotan jokatu det, (...) Tasio, pelikula. Tasion azaltze’a hori, gure umetako... Baiña han’e kaniketan bezelaxe eta beste gauzetan bezelaxe batzuk beste batzuk baiño hobio zian, eta onak zianak hartan ibiltzen zien eta txarrak giñanak ez giñan ibiltzen.
-Horrek esan nahi du zuek pelotan onak zinetela.
-Onak ez giñan baiña bueno.
-Eta ibiltzen zineten herri diferentetan?
-Ez, hemen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!