Gibela sendatzeko, bainuetxeko ura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 05a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ZES-031/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
-Zenbat balneario ziren gogoratzen zara?
-(Ez du ulertu galdera, bakarra dagoelako). Ez hola fuerte-fuerteik, Conde de Garellano eta Duque de Hernani, txapelgorriakin frontoira etortzen zana, eta besteik gaiñontzian ez.
-Balnearioen izena?
-Balneario de Cestona.
-Bakarra?
-Bai.
-Ez zan besterik?
-Ez, ez. Horrek zittun “aguas medicinales para el hígado”.
-Gibela sendatzeko?
-Bai, bai, bai. Eta hori ein ber izaten zan, baso haundiyekin juten zien goizero-goizero jendia, hamendik juten zan kotxian zerbiziua, hoteletakuak berriz beraiek zazken automobillak balneariora eamateko, ta kaleko jendiak taxis batzuk ibiltzen zien, jun eta eaman. Eta zan baso haundi bat. Lelengo medikuan rebisiua pasatu ber izeten zendun, e, hartzeako han bertan, han bertan. Harek ematen zizun autorizaziua eta hasi, zenbatekin hasi. Lelengo baso haundiak, esan dizut, eta lelengo baso batekin hasi. Da, oiñ’e bai, ura oso gusto txarrekua da, oso gusto txarrekua da. Ura hartzia kostatze’a ikaragarri. Gero hurrengo egunian puxkat gehio, hurrengo egunian beste puxkat gehio. Harek eitten zun efekto bat laxante, jota danak, andre danak, tarjeta ez dakat baiña ikusiko bazenduke, danak... komun mordua zeon hor, eta danak saltaka, komunian (saltaka-aldiak) eta behiñ ia efektua eitten hasten zanian, lau edo bosgarren egunian-edo, egundoko (...)
-Eta ur hori nundik ateratzen zan?
-Behetikan. Ibai azpitik ertetze’u. Oaiñ’e han dago hura. Jendiak egundoko, nik ez dakit nundik propaganda in tzan, ein tzuen lehenguak-edo, gerra aurretik eta abar. Lehendikakua emen da hori.
-Bertako jendea joaten zen?
-Baita, baita. Kanpokua gehio. Bertakua batzuk bai. Baiña kanpokuak. Jeneralmente Zaragozakuak-eta, esateizut ba, etortzen zien kolore hori-horiakin. Dudik ez, jota, egiya da hori, neuk ikusitakua, sendatu eitten zittun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!