Zerain (Gipuzkoa)

Urbian beste txabola batzuk ere bazeuden

Urbian beste txabola batzuk ere bazeuden <p>Urbian lagunak zituen; kilometro karratu baten barruan bost txabola zeuden. Aizkorri aldera eramaten zituen ardiak Kandidok. Ardi latxak izaten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urbian lagunak zituen; kilometro karratu baten barruan bost txabola zeuden. Aizkorri aldera eramaten zituen ardiak Kandidok. Ardi latxak izaten zituen.

Transkripzioa

- Zuk zure lagunartea bazenun han Urbin? Bai?
- Bai, launartea, nik’e nere mouko launek-eta banittun, alkarren inguruko txabolan neure kintoa’re hantxe eukitzen non bat eta.
- Bai? Gertun bazenun beste txabolaik?
- Bai.
- Zuretik hurren, bai?
- Ze esango dizut ba nik, gu lau-bost txabola eongo giñen kilometro erdi baten barrun eo kilometron barrun behintzat.
- Ze aldetaa zeukezuen txabola, Araba aldea o…?
- Aizkorri pasau ta lehenengoa, alde hontati.
- Aizkorri aldea ardik ematen zittuzun, Aizkorria?
- Aizkorri aldea, bai.
- Ze ardi klase zeukezun?
- Ba latxa. Latxa, hemengo klase hoi.
- Gorria o beltza?
- Beltza, guk beltza.
- Zuek beltza.
- Gorriik´e batzuk izaten zittuen, baiño guk beltzak genduzken. Baiño gehienak beltza zeuken hor.
- Ohitture bazan, ez?
- Bai, bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia