Lehen artzain gehiago ardi gutxiagorekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen Urbian artzain asko zegoen, 22 ere izan dira. Artzainek ardi gutxiago izaten zuten lehen. Txabolaren barruan ez zuten izaten ardientzako lekurik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: ZER-002/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Ordun´e Urbin artzai asko zan?
- Urbin aillatu zien hogeita bi-hiru artzai eotea’re. Uain gutxi dare. Bai. Ardiik´e artzai gutxigo uain, ordun [... medio] gehio eukiko dittue, baiño… Artzaiek ordun uaingon alden ardi gutxi izaten zuen.
- Zuek lehenengo Urbia jun ziñeten garaien, Oñatitik erositako ardi hoikin?
- Ba Oñati ta, aurrea, gehio erosi berriz´e baita; ya artaldea formauta genduken. Haik gutxi zien, berrogei ardi eo hola erosi zittuenak lehenengo, baiño gero ya, ba, berrehunik ez zian osatuko, baiño ia gertuatun eo hola.
- Txabolan bazeren ardintzako tokik?
- Ez, ez, ez, ez.
- Kanpon.
- Geu txabolan, ta txakurrak aldameneko ate ondon lotuta. Besteik ez zan. Ta oillo batzuk’e izaten giñutzen, arrautzak...
- [...].
- Arrautzak’e gustatzen zaion ta. Ez, ez, ganaduntzako lekuik ez zan izaten.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!