Urretxu (Gipuzkoa)

Artilea saldu, bota edo koltxoiak egiteko erabili?

Artilea saldu, bota edo koltxoiak egiteko erabili? Hasieran, artilea saldu egiten zuten; baina, gerora, artilearen salneurria asko jaitsi zen, eta batzuetan bota ere egiten zuten. Artilea nori saltzen zioten azaltzen du. Artilearekin koltxoiak egiten zituzten; prozesua nolakoa izaten zen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hasieran, artilea saldu egiten zuten; baina, gerora, artilearen salneurria asko jaitsi zen, eta batzuetan bota ere egiten zuten. Artilea nori saltzen zioten azaltzen du. Artilearekin koltxoiak egiten zituzten; prozesua nolakoa izaten zen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero ardi ile horri zer egiten ziozuen?
-Ba lenengoti diru itten zun eta saldu, baiño gero azkenea ez zon bate diruik itten eta bota igual. Ez zon bate diruik itten.
-Zeini saltzen zenioten, traperon bat etortzen zan?
-Bai, bai.
-Nungo traperoa?
-Ba hamen Eitzakoa, Benardo bazan, ta geo kanpoti'e noizipeñen etortzen zian; baiña hamen herrin fijokoa Eitzakoa zan.
-Eta harek nun eramaten zittun ilek?
-Ba aston edo, zakun sartu eta ia kantidadea zanen... Bestela hola kilokoa baldin bazan, etortzen zian traperok eta zakua holaxe ekartzen zuen; sartu han ta segi oiñez.
-Ixabel, orduan egiten zenduen haririk artilearekin?
-Ez, geuk ez deu ein hariik. Ez, ardi ilek garbittu ta arreoako preparau bai; arreoako koltxoiak itteko ta, koltxoiak itten laundu ta, hori bai.
-Nola preparatzen zan?
-Ba garbittu... Tiña edo ontzi haundi bat bagendun, han sartu eta beratzen eukitzen gendun, zeatio zikiña, kaka atzekalden eta nola eukitzen zuen, garbittu eta sekau ondo. Eta geo makillekin jo, harrotu ta ya koltxoian sartu.
-Hori nun egiten zenduen, etxean bertan?
-Bai, ganbaran.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia