Barbari auzoa lehen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Barbari auzoa lehen nolakoa zen azaltzen du. Herritik ordu erdiko bidea zegoen haraino. Beraiek Zegamara joateko joera handiagoa zuten Zerainerako baino.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: ZER-002/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Barbari-muiño ze auzotan dao, Zeraingo ze auzotan?
- Barbari alden, Barbari barrion.
- A, Barbari barrion izena da baita’re?
- Bai.
- A. Ta nolakoa zan umetan Barbari auzoa, zu umea ziñanen, nola akordatzen zea?
- Ba, umetan, ni han neonen, bideik ez zeon, kamiñoik-eta ez ta, leku pobrea, urruti. [Auto...] iñoa juteko’re ordu erdiko bidea in behar oiñez ta holako kontu [...] ordun.
- Herritik aparte geatzen zan.
- Aparte bai, ordu erdiko bidea Zegamati. Eta Zeraiñeti gure baserria... hor erdin, bai, denbora igual xamarra behar izaten zan, ordu erdi bidea.
- Zuek norako joera gehio zeukezuen?
- Guk joera general Zegamakua asko, baiño eskolaa-ta lehenegoti behintzat komunioa itteko kontuk-eta Zeraiñen, herrin. Gero Zegaman’e eskolan ibili nitzen pixkat ni.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!