Basoko erromeriak
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Kolesti Agirresarobe - Amparo Arangoa - Pilar Garcia - Nekane Navaridas
- Data: 1989(e)ko urriaren 10a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: ZEB-013/004
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Dantzan ta gero ba etxera, [...].
- Ta dantzan zer zen, fandango, arin-arin edo…?
- Dana: jotea, edo baltsa nahi txotis nahi... danerik. Ta gero hiru ordu laurenean gaubez jun behar hara, etxera, osoa zikindute, lupetza, bide txarrak, ta danerik. Baia gero udean, egoten zian, ba, ya basoko erromeriak etorten zian: Santa Kruz, gero San Antonio, gero, ba, San Juan, gero... zera...
- Senarra: Andra Mari, San Adrian...
- San Adrian, San Inazio... Gorbeira joaten gintzezan oiñez hemeti hasite, juergan.
- Eta hori nola, lagunekaz?
- Lagunekaz, kuadrillan. Soiñulari bet gual ta danok kuadrillan joaten gintzezan. O sea ke, juerga. Santa Luzira be igual lau ordu edo gehauan hemeti, basorik baso joaten gintzezan.
- Lau ordu? Oiñez?
- Danok. Oiñez. Goxian urtenda [horruzkuen]-ta kuadrillak. Oso ondo. Ta, ba, erromeri danetara. Osea ke... Baia ez oingo moduen, kotxian-ta ez zean be... danok kuadrillan ta danok juergan joaten gintzezan. Ta [...]. Ta bazen jente plazan, ba, erromerie plazan, ez gendun urtetan guk herritik, ez Igorrera ta ez iñora be ez.
- Iñora be ez.
- Iñora be ez.
- Ez Mireballesera, ez…
- Ez, ez. Mireballesera bertako fiestatan, ya orduen bai.
- Igorrera baita ere fiestetan?
- Ez, ez. Iñungora be ez, e. Mireballesera urteten gendun, ostantzean hermentxe, hementxe plazan. [...]
- Senarra: Igorreko fiestatan hemen bertan be erromerie.
- Bai, Igorreko fiestatan, ba, gaure fiestea zan.
- Senarra: Andra Mari.
- Andra Mari.
- Eta musikan zer izaten zen ba, akordeoia edo?
- Bai, akordeoia.
- Senarra: Akordeoia. Ta panderoa.
- Panderoa ta akordeoia. Bai. Ta oso... oso... juergea, juergea [pasetan gendun]. Honek ez.
Egilea(k): Ekain Isasimendi (Eibar BHI)







Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!