Zeberio (Bizkaia)

Gaubela eta hilen aldeko mezak

Gaubela eta hilen aldeko mezak <p>"Begirea" (gaubela) egiten zen auzoko bat hiltzen zenean. Arrosarioa errezatzen zen. Hurrengo egunean hiletak. Mezak ateratzen ziren. Auzuneka ateratzen ziren mezak. "Abadeentzako dirua" ei ziren mezak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Begirea" (gaubela) egiten zen auzoko bat hiltzen zenean. Arrosarioa errezatzen zen. Hurrengo egunean hiletak. Mezak ateratzen ziren. Auzuneka ateratzen ziren mezak. "Abadeentzako dirua" ei ziren mezak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta auzokoren bat hilten zanean, zer eitten zenduen?
-Auzokoa hilten zanean begirea gaubean han egoten gintzen, begiran. Begiran egoten gintzen goxera artean. Eta hurrungo egunean egoten zanez entierrue...
-Ta ze eiten zan hor?
-Errosarioa errezetan zan. Errosarioa errezetan zan. Begirea esaten jakon.
-Begirea?
-Begirea, begirea. Oseake, Begituten. Begirea.
-Bai. Eta lehen esan dozu mezak ataten zenduezela?
-Bai. Oin baiño gehiau!oin ja itxiten doa jentea.
-Eta hori zer da?
-Ba, leku askotan ez dala atetan ta hemen be bakotxak, noberak atera noberak gure deuenean noberenari, ez dozu entenditan? Ze hemen, lehen dana meza... Mezak barriadak-barriadak aukiten ginduzen atetako, barriadak-barriadak. Guk Barbatxao /Barbatxoa/ esaten gindune, Solatxi, Amezola eta Uribarri. Horreri barriadari atetan geuntsen, hilten zanari. Eta beste batzuk beste barriadakoari. Baia oin...
-Zer zan hori mezak atatea?
-Ba mezak atetea... ba, gero abadeantzako dirue. Baia oin, meza asko atetan da igual domeketan, hamar edo hamalau edo hamabost... Baia hilten dan egunean... meza oin gitxi ateretan da. Gero noberak noberenari.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia