Haurdun geratuz gero, neska errudun bakarra
Erromerian ezagutu zuen nobioa. Orduan neska gutxi geratzen zen haurdun. Orain bitarteko gehiago dago arlo horretan. Umea izanez gero, errua beti neskak izaten zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ZEB-005/026
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Nobioa hemen ezagutu zendun?
-Bai, bai, Zeberion.
-Jantzan?
-Bai, jantzan.
-Jaietan edo...
-Ez, oin ez da eiten erromerie ezta? Baia plazan erromerie eiten zan. Ze joten zan kordeoia. Kordeonista bi egoten ziren... hiru be bai! Bueno, hirurek batera ez, batzuten batek, besteak beste baten... holan. Eta ba... hor jantzan. Batzutan karran eskapau etxera. Oingo moduen ez e? Oingo moduen ez e? Oingo moduen ez. Oin ba, holan da ta paso, holan da ta paso. Baia gu, gu beste modu beten. Baten bat paretan zan enbrazada, baia gitxi, gitxi. Bueno, ademas oin medio gehiau dau eta ademas medikuek espertoak edo neska espertak. Emoten dituez programak [...] eta danera, gure deuenak ikisteko. Badauz gauzak, gure deuenak aukin edo gure deuenak aukin ez, nik pentsetan dot. Nik daukot seme bat, baia familie ez dauko.
-Eta hori, lehen neskak geratu ezkero enbarazada pekatua neskantzat. Eta mutillak?
-Ez da pekaturik. Neskak daukie beti errue, “en todas todas”, neskak. Neskak bakarrik ez da eiten holan, baia bueno ba neskak... Eta etxekoak be bai, zeuk daukozu errue ta panaderak emoten otsiezan. Jo, jo! Zauk deukozu errue. Bueno! [...] “nada más, si uno no quiere...” batek ez badau gure, besteak ez dau eiten. Baia bueno... biek mosuek emon ta mosuek emon, ba biek berotu.
-Baia errua...
-Ba, neskak.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!