Zarautz (Gipuzkoa)

Beste herritar bati buruzko anekdota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herriko beste batek apaizarekin izandako anekdota kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste bat’e bazan holaxe aitortzea jun zana kontratista eo hola, gizon zea zamar bat, sueltua eo herri txiki hauetan gutxi izaten zian holakuak, eta horrela. Hua’re urtian behin juten zan hoietakua. Eta hala, San Jose inguratu zanian, han dijua. Eta erretore jauna han omen zabillen zimitaiuan bueltaka. Ta hala: “A! Hamen haiz horreatikan! Oaintxe zai nitxion laiste azaldu ber dekela ta”, “Bai, baiña belaxe bialduko nauk aurten, belaxe!”, “Belaxe?”, “Bai, hiru bakarrik dakarkit. Hiru bakarrik!”, “Beno, ala, guazen ba”. Ta hala juten dia konfesonayoa, ta “Beno, beste gaiñuntzekua hiru baldin badakik, aitatu gabe esan zak, ba, bat”. Eta, pra: “Eunero mozkortu iten naiz, ta itxea juten naiz”. “Jesus, hi haizen gizon moua, eta eunero mozkortuta?”. Eman diyo eundoko artua: “Gaixki hartu, gaixki hartu. Denoi gustatzen zaigu gutxiyo geyo, baiña euneroko hori gauza latza dek”. Hala, eman diyo, ba, bere zea, ta sayatuko zala pixkat eo, baiña... “Ta bigarrena esan berko dek, ba, bigarren hori’re”; ta “Ba, bigarrena, handik eta hemendik hau, ta hamar kostatzen dana, hamabi”. Ta “Jesus!”, berriz’e ekin diyo hori ez dala behiñ’e ondo, hamar baliyo ta hogei kobratu, ta hola. Ta gaizki hartu du, oso gaizki hartu du: “Jo, ba, gaizki hartzen al dek...?”, “Bai, ta ez zakit absoluziyua emango diyaten e? Honezkeo esan zak, ba, hirugarrena’re”, ta “Hirugarrena’re esan berko diyot, ba: etxetik kanpo’re ibili iten naiz. Emaztia’re bat utzita”. Eta “Jesus! Oaindikako txarrena hori, berriz. Jesus!” Ez diyola emango absoluziyoikan, ta “Jesus!”, “Absoluziyo gabe bialduko nau?”, ta “Bai, hori ezin leike... hiru ditukela!”. “Sayatuko nitzake, ba, bat lagatzen, ta danak batian haundiyoik ez zeok; baiña bat lagatzen”, ta “Bueno, hitza ematen al diak?”, “Bai, bai”; ta “Beno, zein kenduko diyau?”, ta “Beorrek nahi duna, beorrek nahi duna”, “Bueno, nik nahi detena ordun?”, ta “Bai”, ta “Ba, laga diyok, ba, zeai, zeak hamar baliyo duna hogei kentzia, zea, kobratze horri laga diyok. Baiña zintzo in hoi geo e?”, “Bai, bai. Ordun lasai jun naike?”, ta “Bai”. Eman diyo bere absoluziyo hori, ta hala, handik zortzi egun baiño leheno, beti bezela, han men zabillen eliza inguruan gure bikayo jaun hori, ta hemen dator “don Jose!” ta “Zer dek?”, ta “Ez do eskubideik beorrek nei in ditena iteko”, ta “Ze ba?”, “Ze ba esaten dit? Nik bat esan niyon kentzeko”, “Ta zenbat kendu dizkiyat, ba?”, “Hirurak!”.. Daneako falta...

Egilea(k): Arantxa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia