Zarautz (Gipuzkoa)

Gerran izan zuen zortea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

19 urte zituela, gerra etorri, eta beste lau zarauztarrekin batera joan zen Jakara soldadu. Hara iritsitakoan, euskaraz ari zirenez, gizon batek nongoak ziren galdetu zien. Eta kasualitatea, gizon hark txikitatik ezagutzen zuen Manolo. Hari esker, gerra osoan laguntzaile egon ahal izan zen Jakan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gure tabernakin lotutako gauza batzuek… ze esango dizuet, ba? Guk, nik hemeretzi urte nitunian etorri zan gerratia, ta jun giñan Zarauztikan bost jun giñan Jakaa: bat, Xalbardin; bestia, Santa Barbarakua; bestia, Larrarte, Bordako baserrikua; Angel Usobiaga... Geyo zein giñan? Untsaingo mutilla, Untsaingo baserrikoa, ta ni. Ta aurrenengo egunian jun gea Jakaa, ta eman zizkigun zeak, gure erremintak, trastuak, danak galtzak botoyakin lotuta, ta batzuek geatu zian, bai, hankak potoluak zituela, ta kalea... ezin erten kalea… Jun gea taberna batea Jakan, ta euskeraz ai giñan gu taberna batian, ta han karabiñero bat zeon, ta euskeraz aitu ziunean, “nunguak zeate? De dónde sois?”, “Yo de Zarauz. De la... Iriondoneko tabernakua! De la taberna de Iriondo”. “Mekatxis! Yo, si he estado en Zarauz! Yo vine a Jaca de Zarauz! Y te conocía yo desde cuando naciste!”. Txikiya-txikiya zianetik ezautzen zigula, ta haren bitartez, nik euki nun suertia gerrate guztiya asistente eoteko. Porke, Jakako kuartelian erakusten zuen, karabiñeruak erakusten zuen, zea, instruziyua. Ta hurrengo egunetikan entxufia.

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia