Koadro batean margotu zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Ines Etxabe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ZAR-123/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Beste adierazbide batzuk
Transkripzioa
Ta gauza bat aztu zitxatenan, esango diñat. Esto, Kaperotxipik behin ikusi nitxonan, ta esan zitxanan, hiru laun gitx... guazten. Eta mezetatik erten, ta hirurok guazten, ta esan zian: “aizu, gauza bat galdetuko dizut: etorri nahi... nik, zure, zu... pintatzia nahi... zure aurpegiya pintatzia nahi det”, “ni? Bai... Hamen guapaguak!” esan nitxonan, “Hamen, ba, guapaguak!”, eta esan zian, “Ez, ez, nik zu nahi dizut zeatu, pintatu”. Eta nere artian pentsatu nula, bere andrian ahizpa nola Maria Kalderon izan nun oso lagun, alkarrekin giñan, eta beti alkarrekin ondo izan giñan, ba, Beistaginian alkarrekin hura kozinera ta ni interina, eta horreatik nahiko ziala, ba, nei zeatu, pintatu. Ta “Bueno, bueno”, ez nitzan... ez nakala gogo handikan, zeatikan bastante makal nabillela, baiña hanketatik eta zea. Eta holaxen, esto... bueno, ba, aindu niyola jungo nitzala. Eta egunero-egunero jun bihar izaten nula iya San Pelayoaiño, oiñez jun ta oiñez etortzen nitzala: juten nintzala hirurak aldeako, eta han ordubete hantxe exerita, kontu kontari, e? Beak... kontuak kontatuaz, ta ai, andria onduan, eta harekin hizketan ta, ta ni hantxe geldi-geldi nola eoten nitzan, eta ez nitzala nekatu, klaro, exerita eoten nitzala ordun; baiña bidian asko nekatu nitzala, eon nitzala astebete, iya bi. Jun nitzan jun ta etorri, eta esan nahi niyon “ene, zenbat nekatzen naiz!”. Eta ez siestik in ta ezer in gabe juten nitzala, ohitu siesta iten, eta neke haundiya eukitzen nuala, ta halaxen pintatu nola in zian, eta oso kuadro polita dakatela, zea, kuadro polita pintatuta. Eta geo, gaiñea, kafesnia ematen ziela, ta hantxe eoten giñala hirurok hartzen kafesnia geure gailletakin ta. Ta geo dakat, nerekin batian jarriya beak, jarri zun geo nonbait, banakin hura’re pintatuta zakala, aparte, baiña nere zea batian dakat Manu Zarra, oso majo, oso kuadro polita dakat, errekuerdo polita in zian. Eta ze esango det? Zerbait eman zian, eskupeko bat, eta konforme. Ta holaxen pasa nun nik, pasia pranko in nun, baiña nekatuta e? Zeatik ez neon oso zea, hanketatikan ta ibiltzeko. Ta halaxe pasa gendun. Hori’re in deu, hori’re behintzat kuadro polita dakat.
Egilea(k): Ines Etxabe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!