Zarautz (Gipuzkoa)

Guardia zibilarekin izandako gorabeherak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Guardia zibilak senarrari egindakoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Geroa, lanian hasi zan gizona, eta behin etorri zan garbantzu pilla batekin, zea, fabrikatikan. Eta gaiñea azukre ta hoyek ematen zizkiyon, han, zean... Graziyak harei, nere seme-alabak patrika sartu, ta jan iten zituela azukriak baik’e, ta holaxe zeatzen ziala. Eta, ba, gizona behin eman ziyola garbantzuak, razionamentuko zea hauek... eman ziyoela, zatorrela guardia zibillak nola geatu zuen, ta guardia zibilleta eaman zuela, eta nola geo esan ziyon nola zakarkiyen razionamentu zeatikan, taillerretik, eta esan ziyola ordun “ah, bueno, ya preguntaremos”. Ta Alfa nola deitu zuen, ta egiya zala, nola danak eaman zituen, eta zea, eta horigatikan bakarrikan libre laga ziyoela. Baiña hogeita bi hillabetia osuan egunero-egunero presentatu in bihar izaten zula eguardiyan, taillerretik bueltan datorrela. Bei... hori’re in ziyoela, ta ezer ez zula hark ezertxo’re in: idea nazionalistana zula, hoixe bakarrikan, ta hemen bi guardio zeoze erainazi ziyoela, besteik ez zula izan, harrek, zea...

Egilea(k): Ines Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia