Zarautz (Gipuzkoa)

Momentu onenak eta txarrenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bere momenturik onenak gerra aurretik izan ziren. 17 urterekin joan zen gerrara, eta larritasun ugari bizi zituen orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein izan da zure momentu onena eta txarrena?
- Ba, nere momentuik onenak gerra jun arteraiño, hamazazpi urterekin erten ber izan nun gerra, eta hartaiño ondo. Baiña geo, gerra denboan, larritasun haundiyak pasata. Aurrenengua izan nun Bilboa aillatu eta handikan bigarren egunea, abiaziyua etorri zan, ta bota zun bonba bat. Eta guk eskola refujiyotzat hartu gendunian, ondo xamarrian erori zan, ta uste gendun danok han hil ber gendula. Bueno, hura pasa zan, eta geo etorri zan Gernikako bonbardeo famoso hori, eta bigarren larritasun haundiya hauxe da. Nik ikusi det telebistatik, eta liburuak irakurri ditut, baiña gauza bat da hori han ikustia, ta bestia telebisiyuan ta irakurtzia. Haura pasa zan ta tira.

Egilea(k): Gorka Aierbe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia