Euskara lehen eta orain Zarautzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-117-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Mikel Jauregi
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: ZAR-117/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Zer hizkuntz hitz egiten zen gehien zure gaztaroko Zarautzen?
- Zarautzen euskara hutsa hitz egiten zan. Egongo ziran mojatxoren batzuk, juezen bat, ta karabiñero batzuk eta guardia zibillak, eta eskola-maixu batzuk erderaz zekitenak, bueno, egiten zutenak besterik ez zekitelako. Gaiñuntzian, herri guztia huts-hutsik euskalduna zan, euskaldun huts-hutsa; baita karabiñero kumeak ere, karabiñeroen umeak ere euskeraz ikasten zuten, beste herrikoekin behar bezela konpondu ahal izateko.
- Eta orain?
- Orain kanpoko jendea ere erruz dago hemen. Orain, alde hortatik, asko galdu dala esan behar. Ikastolari esker ta abar, beharbada berpizkunde bat etorriko da, eta etorri dedilla; baiña euskerari dagokionez, orduan askoz gehiago hitz egiten zan. Baiña herria ere konturatu zaitezte lau millakoa zala, ta gaur hamasei millakua, ta kanpotarra arrotza dagola hemen asko, ta euskerak ez daukala lenoko indarrik eta kemenik, era hortatik begiratuta.
Egilea(k): Mikel Jauregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!