Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko giroa lehen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Zarautzen lehen pertsona xelebre gehiago zegoen. Diru gutxi egon arren, jendea pozik bizi zen. Sagardotegi-giroa zegoen, eta ez zegoen gorrotorik politika zela-eta. Umore ona, kantak eta bertsoak ziren orduan nagusi.

Transkripzioa

- Ezagutu al zenuen Zarauzko pertsonai xelebre edo garrantzitsu bat?
- Pertsona xelebreak bai, baziran, eta beharbada orain baiño gehiago. Herri txikia zan, baiña baziran jende xelebreak. Orain danak hillak dira, ta izenak ematea ez litzake egokia izango; bakarren batzuk ahaztu egingo nituzke, ta ez naiz hortara ausartzen. Baiña diro gutxi zan orduan. Hala ere, jendea alai eta pozik bizi zan, sagardotegi asko, sagardotegi giroa, eta gorrotorik ez zan ezagutzen. Politikarik ere ez zan, esate baterako, ez behintzat orain bezela txartuta jendea. Eta beste sanidade bat: kantu ederrak, bertso ederrak, tokan egin, umore ederra sagardotegitan, ta hoixe, beste Zarautz bat zan. Zuek gaztetxok zerate, eta ez zerate konturatu ere egingo zer aldaketa egin duan urte hauetan.

Egilea(k): Mikel Jauregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia