Txikitako ipuinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-116-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Eizagirre
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: ZAR-116/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Zuk dazkizun istoriyak, sorgiñanak ta Tartalonak ta, amak kontatutakuak al dia?
- Bai, hayek nei amak kontautakuak, eta nik zueri kontatutakuak.
- Baiña gezurretazkoak dia ezta?
- Egiyak ziala esaten zuen gure amak, ez dakit. Bai, sorgiñanak eta hoik egiya ziala, Tartalona’re bai.
- Ta beste polita’re bakizu, ba? Yan ba yan, ase bai ase?
- Bai.
- Kontatu.
- Ja, ja, ja! Guk jarriko diñau baserrin bertsuak baiño geyo. Yan ba yan, ase bai ase, ni bai behiñik behin, zuek’e bai noski. Nik ez det geyo nahi, zuek’e ez, noski. Akabo.
- Baiña hori zeiñek esan zun, zeiñei? Zeiñek zeiñei?
- Hori egin zun, zea, alkarrei leno baserritarrak lagundu egiten omen ziyoen soruan, laitan, zeai, lurrai buelta ematen layakin. Ta jun dia gizonak [...] laguntzea, eta gero bazkaya: bere orduan, hamabiyak o ordu bata-o, bazkaita jun dia, laita jun dian etxe harta. Eta han hasi dia baskaitan, ta geyo jango zukenak langille hoyek geldi emen zeuen. Eta jarri da etxeko andria mayan erdiyan hemen, oain ni naon bezela, ta “yan, ba, yan!” esan diye. Gizonak geyo jango luekeiñan, eta ez ziyonan zeatzen etxekoandriak, eta andriak esan diye “Yan, ba, yan! Ase, bai, ase! Ni bai behiñik piñ, zuek’e bai noski. Nik ez det geyo nahi”. Altxa ta ixil-ixilik lantokia jun bihar berriz, ta geyo zuekenan gizon hayek!
- Ta hori ze ematen ziyoen, soldatan trukan?
- Debalde alkarri laguntzea!
- Soldatik gabe ordun, geo bazkaya eman ta listo?
- Debalde! Bai, debaldekua zan hoi, alkarri laguntzea.
Egilea(k): Ane Eizagirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!