Markina-Xemein (Bizkaia)

"Sasi guztien gainetik..."

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sorginen "Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik" esaldia alderantziz esatearren, behin bati gertatu zitzaiona.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hori egitten dabe ba, eguenetan, "sasidxen gaiñetik eta hodeidxen azpittik"? Lehena ama-alabakin morroi ei euen mutil bat. Bera ohera bidaltzen ei zeben eta eurak ezkatzien geatzen ei zien. "Zegaittik geatzen die, -pentsau eban- horrek zer egitten ete juek..." Han ez dakit zelako [...] zulo batetik atera ei zeben botilla moduko katxarro bat eta, zera, handidxek atera eben zeozer ta buruko uliek orraztu zittuen. "Hodeixen azpittik eta sasixen gaiñetik" esan eta tximinidxan gora jun ei zien. Bera be zelatien geratu zan, ohera jun barik. Berak be pentsau eban: "Ni erungo ete najak?". Aprobie eitteko, baiña, bankillue, jarteko bankillue bakizu zer dien, porsiakaso, hankatik lotu eban bankillue, tximinidxan gora pasau ez eixen. Baiña ein dau botikioi ta harek... zer esan ez ekixala "Sasixen azpittik eta hodeidxen gaiñetik" esan eban. Aiba! Urten dau, beran bankillo ta guzti, urten dau, goidxen laiñuez gain pasau zan ta hurrengo sasidxen azpittik.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia