Herriaren antolaketa lehen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Cuenca
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ZAR-108/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Basarriyan bizi ziñazten?
- Ez, ez zan basarriya; oso itxe polita zan. Txalet bat bezela zan. Baiña fabrikan onduan bizi giñan. Zeatik gure aita zan hango… Nola esango nizueke? Iya han hantxe aintzen zuna beak.
- Lehen plaza Musika ba al zegoen?
- Baaai, bai, bazeon.
- Ta musika ta hola ematen zuen?
- Baaai, txistua, ta banda, ta orduan banda izaten zan.
- Ta dantza egiten al zenuten neskak?
- Bai. Baiña ya txikitan ez e? Uaindik ez giñan jetsi’re iten. Ya, geo ya, neska koskorrak pixkat hazi giñanian, orduan bai.
- Ta taberna asko ta zeuden, oain bezela? Plazan ta…
- Baaaai, bai, bai. Uain asko daude lenokuak e?
- Ta jendia… jendia uain bezela ibiltzen zan tabernan ta hola?
- Ez, ez, ez, ez.
- Gutxiyo?
- Gutxiyo, bai, gutxiyo.
- Leno zer zian gehiago: tabernak ala sagardotegiyak?
- Aizu! Danetik zeon, ta baiño nik uste det taberna geyo zala.
- Zearik ba al zegoen, soziedaderik o…?
- Baita, bazeuden, bai. Uain dauden soziedadiak’e ya lenokuak dia.
- Esango dituzu izen batzuk?
- Ba, Arkaitzmendi; bestia, nola dia ba hoyek, Trinidade kalian daben hoyek? Momentu hontan ez naiz akordatzen.
- Elizak leno zeudenak leno zeudenak uain badaude o badao oain berri bat?
- Berriik, bai, badao. Bai, berriya in zuen hor, Santa Klara aldian o in due bat berriya. Beste gaiñuntzian ez, lenokok eongo dia.
- Santa Barbara juten ziñazten?
- Baai, askotan gaiñeaz. Asko gustatzen zitzaten Santa Barbara iyotzia.
- Uain baiño geyo ematen zuen han eliza?
- Ez, meza beti bezela eman ditue, baiño gutzako eskurtziyo bat bezela zan arratsaldian hara jutia.
Egilea(k): Yolanda Cuenca
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!