Getaria (Gipuzkoa)

Elkano kalea dendaz beteta

Elkano kalea dendaz beteta Elkano kalea nolakoa zen. Atean-atean denda edo taberna omen zegoen. Elkarrekin bat egin eta prezioak edo erabakiak elkarrekin hartzen zituzten. Berak gutxi gastatu izan omen du beti, eta horregatik irabazten zuen dirua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elkano kalea nolakoa zen. Atean-atean denda edo taberna omen zegoen. Elkarrekin bat egin eta prezioak edo erabakiak elkarrekin hartzen zituzten. Berak gutxi gastatu izan omen du beti, eta horregatik irabazten zuen dirua.

Transkripzioa

- Eta beti, bizi guztian hemen Elkano kalian eta bizi izanda, nolakua zan Elkano kalia lehen?
- Oan baiño zaharro. Oan danak, etxe danak berrituta dabez, baiño. Tabernak’e bazian, ta.
- Tabernak eta dendak eta […] asko […]?
- Bai, dana, dana, atian-atian, atian-atian. Lehen bajuak estimazidxua zukaen, baiño uan ez dukae.
- Ta lehen baju bakoitzian…
- Baju bakoitzian denda, o taberna, o… bai. Aurrian, bestia, bestia… Plaza puntatik hasita.
- (A1) Ana Marin denda, […]’re bai…
- Bai… [Maritxanonekua, Kauanekua], Txomiñanekua…
- (A1) Bat, bi, hiru, lau, bost… nik sei denda ezautu ditut hamen.
- Bai, ba. Ta in dian kontu… Terexa […], Xixili…
- (A1) Poito.
- Poitonekua, ni, Largoninian’e jarri ziñenan…
- (A1) Largonenian’e bai.
- Haor bost…
- (A1) Izeko Beltxora…
- Beltxora…
- (A1) Ana Mari…
- Estankua’re tartian…
- (A1) Estankua, Ana Mari’re bai…
- Joxepa [Etxabarri], Elkano txikidxa hemen aurrian…
- (A1) Zea, Maria Teresa…
- Panaderua [Kirinona], bai…
- (A1) Hor zortzi bat bai.
- Haor zortzi bat, kale honetan, aber, kale honetan. Horregatik esaten dizut / esaten txut, ba, ez dakit, ba. Ta geo iten giñun, noizik eta behin, “gauzak idxo in [dabe] ta, gaur reunidxua ingo diñau, ta” , “honela jarriko al deu?” O este… “perro haundi bat idxo den ta, perra haundi bat idxoko al deu?” Ta… danok alkarrekin, ta uan ez dao hori.
- (A1) Guk tabernak iten deuna.
- Bai, ba. Zuek tabernak alkar hartzen dezue (hartzen txue), dendaridxak ez, ordia. Dendaridxak gitxidxo, gitxidxo. Dendaridxak iten diñu… Ba al dakin guk ze iten deun? Aurreatu iten diñau. “No gastábamos y ahorrábamos lo que ganábamos”. Entenditzen al diazue? Ez giñun gastatzen, ta! Nik ez nuan gastatzen! Ta ni bezela, umiak jantzi ta jan, ta goseik ez deu pasa guk behiñ’e. Gerra denboran’e nik ez niñan goseik pasa. Ogidxa ekartzen zigun Zarauztik. Hiru, orduan hiru panadei bakarrik giñan saltzen. Oan, ateik atea iten zan, ta guk bakarrik saltzen giñun. Ta [Porrostuanekuak] eta Txomiñanekua. Geo hasi nunan Eulali. Ta iten gitxonan, ogidxakin, badakin, atea iten nunan orduan’e. Perro txikidxa zanagatik, atea iten nunan. “Pero, ganábamos” ta “el secreto es el no gastar. No hay otra cosa”. Oi! Ez al da hala, ba?
- Hala da, bai.
- Oi! Hik ze iten din, ba? Bi irabazi ta hiru gastatzen bahitun, “hura zorretan zian!”. Txanpaiñan hura’re ez al dakin? Nik eraman nuan orduan. “Pu!”, “pu!” in ta, “pu!” in ta erango nikin, “pu!” in ta erango niñan. Ta gure aita etorri nunan ta “pu”-ik ez zeak, txanpaiñak.
- (A1) “Pasao, caducao”.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia