Patroi azkarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Mari Carmen Etxabe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ZAR-106/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantza-orokorra , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Nabigazioa , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantzaleen arteko bereizketak
Transkripzioa
Baita ere, garai hartan, eskola haundiik ez baldin bazuen’e, bazian gizonak, patroiak, argi askuak been lanian. Batian, arrantza zijuaztela, ba, badijuazti ta erori zayo batei relojua urrezkua boltxikotikan urta, ta “hauxe gertatu da ta alto!”. Ta patroi horrek “da!” beitu bi o hiru puntuta, ta “aurrea!”. Ta jun dia, ta egin ditue beren itsasoko lanak; pasa hiru-lau ordu itsasuan, ta badatoz bueltan. Ta, aber, relojua billatzeko lehengo puntuan billa: “aurreoxio, atzeoxio, honea, bueno, hi, Tximo, jo zanbuilla!”. Ta jo du zanbuilla horrek, arnasian ikaragarri ona, eta agiri ez, ta agiri ez, ta halako batian “dra!”, erten da urrezko errelojua eskuan dula.
Egilea(k): Mari Carmen Etxabe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!