Etxeko abereak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-105-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Olatz Sansebastian
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:23
- Erref: ZAR-105/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Orduan guk arrautzak ez giñun jaten. Ahatianak bakarrik itxian; bestiak saldu plaza ekarrita, gure amak. Bai, ba, hainbeste danantzako zeozer eramateko, ja! Saldu in ber arrautzak eo zeozer. Oillaxkuak’e berdin: itxian hazi oillaxkua, plazaa saltzea, ta guk gabonetan bakarrik oillaxkua jan. Oillo zarren bat eo hiltzen zun, geo hua saltsan ipiñi, ta oillaxkua saldu; ta eguarri egunian oillaxkua etxian jateko. Patata prejitu pilla bat in, bestela gure tripa nola bete hainbeste launei. Koneju pilla bat’e eukitzen gendun, beti-beti ez zian earki eoten, baiña. Ta bat bagenduan, Jesus! Zenbat ume in ete zitun harek! Ta zortzi ta iñ-aldiyan iten zitun beti: “Oaiñ’e umiak in dizkin, ba, gure konejuak. Geo ertetzen hasten zianian habitik, zortzi bat bai. Hori nahiko belarra jan gabe... Oain bezela pentsuakin ta euki ezkeo, jesuuuus! Zenbat, bai, zenbat zea ingo ote zuen hayek? Herri guztirako geuk nahiko koneju haziko giñun. Ta, bueno, hoyek hola pasa zian, bai. Ta geo eukitzen gendun txerriya, ta hua ume itekua; ta hark’e hamar iten zitun, hamar ume. Ta titiak beatzintzako zezkan, ta hamargarrena biberoiokin hazitzen gendun. Ta mimatuta beti hantxe, ta ez dakizu nola segitzen duen biberoyana, gosetzen danian, beak etortzen dia jo ta korrika. Bi ardi’re bagiñun, ta beste bi ahariak’e bai. Ta bat jokuan ibiltzen gendun. Jo, hua bai zala ona. Zenbat pezeta ekartzen genun guk harengatikan etxea. Ahari jokua in, irabazi. Beste batian, Urdanetako ez dakit nungo ahariyakin apustu in zula, “bueno, in zak ba, jun hai, ba”. Jun zan, irabazi. Geo beste batek nahi zun geo jokatu, ta gure anayak nahi ez jokatu. “Zeatik ez diyok, ba, jokatu nahi?”, “ez, oain nekatuta zion, ta deskantsatu in ber din. Hurrungon eramaten danen, berriz’e irabazi dezan”.
- Zer egiten zenuten baserrian ateratako barazki eta fruituekin?
- Hombre, pixkatzuek itxian eukitzen giñun, ta bestiak plaza ekarri, ta plazan saldu. Fruta’re asko eukitzen gendun: melokotoiak, udariak, briñoiak... Fruta asko eukitzen gendun. Ta bestela, ba, bainak, piperra, patata, danetikan... Barazkiyak’e plaza ekarri ta saldu. Ta guk bakarrik ez giñan etortzen zeara, plaza saltzea. Ba ordun jende asko etortzen zan.
Egilea(k): Olatz Sansebastian
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!