Fraideen toldoak lehenengo
Igandero, toldoak jarri aurretik, mezatara joaten ziren. Meza ostean ipini beharreko lehendabiziko toldoak, fraideenak izaten ziren. Fraide eta apaizak ez ziren gainontzeko guztiekin batera hondartzan egoten. Ubideko zuloan, aparte egoten ziren.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko apirilaren 20a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: ZAR-047/015
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Tolduak jartzeko, igandia baldin bazan, gu seirak laurden gutxiko mezeta juten giñan, Aita Zabala izaten huan. Bai, aurrenengo meza, seirak laurden gutxiotan. Ta geo korrika tolduak jartzeara, ta normalian jartzen giñen Ostemarreko aurrekuan. Ostemar dek oain Muskaria.
- Hori dek
-Hor aurrekuan, zergatik, frailleen nobixiyuak baiñatzeko tolduak jarrita euki ber izaten zizkiyen. Bai, bai eta Ubideko zulua ere Fraillen hondartza huan, gure garaian.
-Baita, oraindikan ere batzuk edade pixkatekuak hola deitzen die /deitzeye/.
-Frailiak hemen hondartzan ordu normaletan atrebitzen ez zianak- edo, han nola iñor ez zan pasatzen ba, Ubideko zulua huan Frailleen hondartza. Hara juten hituan.
-Eta hara bai eh
-Bai, frailiak hara juten hituan.
-Baiña hara nobixiyuak ez.
-Ez, ez ya fraile iñak, fraile iñak juten hituan Ubideko zulua.
-Ubideko zulua, hori dek Getari bidean daon...
-Bai Zarauz ta Getariko mugan.
-Muga iten dun.
-Buelta hoi iten una, zea pintauta nola dao, zea han bukatzen dek Zarauzkua, han bukatzen dek bueno ba hoixe dek, atze alde bat iten dun hori. Eta, ordun, hondartza juten giñen, aurrena biek iten ziyen batek karrua ta karrua kargatu hustutzen berriz´e kaxetatikan zea, toldua, ta karrua hartu eta behera bota, tapa-tapa bakoitza bere makil parian. Bitartian behekuak jarduten hituan aulkiyak ta inguratzen, bakoitza bere tokiyan jartzen, aulkiya eta silla, bakoitzak aulkiya ta bi silla beste batzutan.
Egilea(k): Maddi Azpitarte Zulaika (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!