Telebista ikustera dendako eskaparatera
Egunkaritik jarraitzen zituen txirrindularitzaren inguruko berriak. Lehenbiziko telebistak etorri zirenean, jendea dendetako eskaparateetara joaten zen aulkiak hartuta.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2006(e)ko otsailaren 14a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: ZAR-045/031
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Aisia » Kirola » Txirrindularitza
Transkripzioa
- Nola, nola jarraitzen zenun jente horren ibilkera eta aktualidadea ta?
- Honbre, astian behin eo perioikua hartzen zanian hola ordu erdi batian beitu ta afizionau, ta begiyak jun iten dia harta, dakazun harta juten dia, ta horrela, horrela.
- Eta radiyua ta?
- Radiyua geoxio, baiña bai, laixte. Hori nik... hogeita bat urte nituneako bazan radiyua, bai, bazan.
- Etxian haundi hoitakua, Telefunken edo hola?
- Ez, zer zan hua? Ez, Telefunken ez zan...
- Beno, berdin dio.
- Kauen la puñeta... Ez, Telefunken ez zan...
- (S) Bestela, nik entzutea, futbol partiduak eta elektrizidade denda saltzen zitunak telebistan, etxetikan aulkiyak eaman eta kalian danak, eskaparate aurrian ta.
- A, zea, telebisiyua jarri zianian, zea, telebisiyua jarri zianian, Zarauzko Iribar seleziyuakin Rusuan kontra. Ta nik ordun lana iten nun mueble-etxeko alabak hoitakuan denda zaukan. Ta orduntxe aurrenengo telebisiyuak. Geure nausiyak beak’e ez zeukan telebisiyoik etxian. Eta dendan propagandantzako in zuen fonduan jarri hoyetako bat, eta bere aita, ama ta bere sendiya ta langilliak zean, eskaparatian barruan, zea, esertokiyakin. Ta publikua etxetik alkiyak eta ekarri ta bi illara o in eta kaletikan beira. Hori ez da zea, Iribarrek Europeoko zea hori irabazi zueneko ordun.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!