Zarautz (Gipuzkoa)

Txirrindularien baldintzak; janzkera, ekipoak...

Txirrindularien baldintzak; janzkera, ekipoak... Txirrindulari taldeak baziren, baina bera bakarka ibiltzen zen. Taldeek ez zuten ordaintzen hasieretan. Lasterketa gogorrenak Arratera edo Arantzazura igoerak. Bakoitza ahal zuen moduan janzten zen. Propaganda eramanez gero, antolaketakoei ordaindu behar zitzaien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txirrindulari taldeak baziren, baina bera bakarka ibiltzen zen. Taldeek ez zuten ordaintzen hasieretan. Lasterketa gogorrenak Arratera edo Arantzazura igoerak. Bakoitza ahal zuen moduan janzten zen. Propaganda eramanez gero, antolaketakoei ordaindu behar zitzaien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bizikletan nola ibiltzen ziñan? Ekipotan? Ala bakarka? Edo...
- Ni bakarka ibiltzen nitzan, bakarka. Ordun ekipuak eo, puntan-puntan zeudenak ere ekipuak zeuzkaten, ta. Michelinen ekipuan korritzen zuenak’e uste det izaten zuela desplazamentutako kostia eta tubularrak kamixeta hua eramateatikan. “De leandra nada”. Ta hemen Cruz Ganzarain zan andoaindarra pixkat [...] destakatzen zana, ta hua Frantziko ekipo batea jun zan ta hemen ezer ez zeola. Geo hasi zan paatzen ta ziklismua, artian ez zan paatzen.
- Ze karrera hola ezautzen dezu goorra izena edo?
- “A nivel nacional” osea da?
- Ez, ez...
- Ordun, “Subida a Arrate” bat izaten zan. “Subida a Aránzazu”’re bai, oain ez da iten hori. Ta “Subida a Aránzazu” nik hemeretzi urte nitunian Frantzitikan lau korredore etorri zian ta zan hurrengo urtian Tourra irabazi zuna, Jean Robic, hori zan bat. Ta geo munduko txapeldun ziklikrosian’e izan zan: Robic, Romeu, Brûlé, [...], lau hoyek etorri zian handikan. Ta ordun Arantzazukua oso zea zan, ospetsua zan. Bestia Arratekua hori zan, [...]. Geo, lehen-leheno, gerra aurretikan “Vuelta al País Vasco” izan behar zun, baiño urte hayetan ez zan eon, geo hasi zan hori’re, geo hasi zan.
- Ta hori, jantzi ta, nola jazten ziñaten?
- Bakoitzak ahal zun bezela. Nik fuboleko kamixeta eamaten nun ta galtzak beste laun batek laga zixkialako, nere mallota ta zea hua zan. Eta eamaten bazendun propagandako bat, “tenías que pagar a la organización por hacer propaganda”.
- Kontxo!
- Zuk paatu!
- “Sí, sí, sí”.
- Norbeak paatu behar, e.
- Norbeak paatu behar. “No, no”, “¿Usted qué camiseta lleva?”, “No, no, no lleva ningún esto”, “Ah, vale, vale”. “Usted, pues tal... ah! Cinco pesetas”, jo!!
- Ta pintxazoik izan ezkeo, bakarka junda, ze?
- Ahal zunak ahal zuna in behar! Bai, bai. Hola ekipoko lagunak eta horrela ta, ta ez zan ez holako... Batzuekin o bestiakin konfiantza bai, ta “hi, pixkat zeatu dik”, eta horrela, baiña bestela...
- Ordun tubularra ta herramientak eta gaiñian eaman behar!
- Eaman in behar! Lehen-lehenokuak izaten zian, ba, hola, bizkarren sartu doblatuta ta, hala ez, baiña atzian lotuta eamaten gendun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia