Zarautz (Gipuzkoa)

Gaztetako bizikletak zenbat ordaindu zituen

Gaztetako bizikletak zenbat ordaindu zituen Lehenbiziko bizikleta 16 urterekin erosi zuen. Bigarren eskukoa zen eta 60 duro inguru ordaindu zuen. 19 urterekin txirrindulari batena izandako karreretakoa erosi zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehenbiziko bizikleta 16 urterekin erosi zuen. Bigarren eskukoa zen eta 60 duro inguru ordaindu zuen. 19 urterekin txirrindulari batena izandako karreretakoa erosi zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bizikletak eta bai garai hartan... Zenbat urtekin lehenengoa?
- Ba, hamaseikin o horrela lehenengo bizikleta.
- Ze eratako bizikleta?
- Ze eratakua? Frantsesa, ona, [...]. Apellanes pintorian semiana hartu nun nik hura, bigarren eskutikan eo. Ta geo hemeretzi urtekin ya karreretakua, bigarrengo eskukua. Eta geo harekin ibiltzen nitzan [...] iten.
- Zenbat paatu zendun lehenbizikua?
- Hirurogei duro uste det zala.
- Hirurogei?
- Hirurogei duro, “trescientas pesetas” esaten dana. Ta geo handikan esan deana, hemeretzi urtekin “setecientas cincuenta” karreratakua, tubularra, ya...
- Manillarra karreratakua ta dena.
- Bai, ta kurpillak eta kanbiyuak eta hor zeona, “lo que se estilaba”, korredoria izandutako batena hartu nun.
- Zeiñena? Ze korredore?
- Xuaina, Herculeno Aldaz. Ta hark beste bat hartu zun hobia eta hori errifatu in zun, ta erten zion Kepa Zinkunegiri, erten, ta hark “zertako [...] bizikleta hau?”, eta, “hi, nik paatuko nikek, baiña...”, eta zortzirehun pezta behar zula ta, “holakuak esan ziak emango ditela”, “emayok, ba. Nik zazpirehun t’erdi emango yat, baiño bizikleta hartu baiño leheno, e?”, ta, “hartu zak, ba!”. Hala eman zian, halaxe eman zian. Ta geo harekin karreretan ibilli nitzan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia