Zarautz (Gipuzkoa)

Hondarrari baserrietan ematen zioten erabilera

Hondarrari baserrietan ematen zioten erabilera <p>Hondartzako harea ekartzen zuten ganaduari azpiak egiteko, simaur hobea egiten zelako. Patata ereiterakoan ere hondarra botatzen zen gainean belarrik ez irteteko. Hondarra hartzeko baimena atera behar izaten zuten eta bono bat ordaindu.</p>

Hondartzako harea ekartzen zuten ganaduari azpiak egiteko, simaur hobea egiten zelako. Patata ereiterakoan ere hondarra botatzen zen gainean belarrik ez irteteko. Hondarra hartzeko baimena atera behar izaten zuten eta bono bat ordaindu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero esaten dezu gurdi bat hondarreako. Ze lur klase zeon ba hor?
- Hondarra hondartzatik eramaten zan. Zertarako? Ganauai azpiyak iteko. Iñaurkiña botatzen zanian ganauan azpiyan, esaten dana, “la argoma”, garua edo ota txikiya botatzen zanian, ohitura zan palaka bat hondarra bota eta simaur hobia iten emen tzan. Zea iten emen zan. Eta beste bat izaten zan, patata ereiten zanian, patata zuluan eiten zan garai hartan: atxurrakin zulua ein eta patata jarri. Eta botatzen zien zuzenian simaurra, eta gaiñian palaka bat hondarra. Gaiñian belarrik gabe hazia [izan zezan]. Ohittura hoiyek zian. Eta hondartzan iten zan, oain frailletako atze hortan Madozeneko estrata zan. Eta hor [aldapa] xuabe-xuabe, hortikan eozeiñek ateatzen zun hondarra. Ta geo in zuen, ba, hau zala, hori zala... itxi eta zea jarri, parrokiko hauzkaldetikan, oain Getai kamiyua hasten zeaneko hartan, Narroseko hartan eta oso pika zan han ateatzeko. Behar dezu oso iri pare ona edo bestela atoian ibili ber; bi alkarri lotuta. Hola ibiltzen giñan. [...] Udaran, astian egun bat, ostiral goiza, hondarra hartzeko baimena; bestetan itxita egoten zan, danak itxita. Baiña danak hondarra ber gendun; ohitura hori gendun eta hondarrik gabe, ezin bizi. Ezin bizi. Eta geo danak itxi zian, ta hondarrik iñork ez du hartzen eta lehen bezelaxe bizi izan gea. Ikusi zan hura alperrikan zeola.
- Eta arazoikan ez hondarra hartzeko ayuntamiento aldetikan eta ezer ez?
- Ez; baiña zeatikan bai, marinatikan bai. Zumaira jun eta "Comandancia de Marina"tikan baimena atea behar izaten zan, bono bat, hondarretako, hondarra ateatzeko baimen bat, zedula bat. Justifikante bat izaten zan. Metroko erriala paatzen zan kanona.
- Asko igual garai hartako, ez?
- Bueno, bai, bai...  nola esaten da /esatea/, 25 centímos; sí, sí, pero…

Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia